Nik norekin nola

Irakaslearentzako argibideak

Jarduera honen helburuak:

Taldea

  • Ikasleek lagunekin, tuentin… hizketan ari direnean zer hizkuntza erabiltzen duten ohartzea.
  • Ikasleek euskara ala gaztelania hautatzen dutenean erabaki bat hartzen ari direla ohartzea.
  • Erabaki hori aldatzeko aukera dutela ohartzea.

Joko honen bidez, ikasleei hausnarketa egiteko eskatuko diegu. Sortutako hausnarketa sozializatu eginen da. Oso garrantzitsua da irakasleak ariketa iritzirik edo epairik eman gabe bideratzea, hau da, zer den ongi edo gaizki dagoena nabarmendu gabe egitea.

Ikasleentzako argibideak

Rol playing jokoa.

  • Rolak: lagun-mina, laguna, tuentiko laguna, ligea, anai-arrebak, gurasoak, monitorea, astebukaerako lagunak, tabernaria, dendaria, medikua.
  • Rol bakoitzarekin kartulina txiki bat prestatu.
  • Rol jokoaren instrukzioak:
  1. Ikasleak bi taldetan banatuko dira: A eta B.
  2. A taldeak borobil bat osatuko du gela erdian, B taldeak beste borobil bat, baina A taldearen kanpoko aldean A taldea inguratuz. A eta B taldeetako ikasleak aurrez aurre paratuko dira, hau da, A taldeko batek B taldeko bat izanen du parean. Ariketa gelan egiten bada mahaiak albo batera eraman beharko dira, hori ezinezkoa bada, ikastetxeko beste edozein toki ere aukera daiteke –patioa, esate baterako–. Begiratu irudia.

    Taldea

  3. Denak horrela paratuak ditugunean Akoak oinez norabide batean hasiko dira eta Bkoak kontrako norabidean. Irakasleak erabakitzen duenean GELDI esanen du eta kanpoko taldeko ikasleak parean duten barruko taldeko ikaslearekin hizketan hasiko dira (kasu honetan Bkoak).
  4. Ako ikasle bakoitzak kartulina bat izanen du behean agertzen diren rol horietako batekin, hau da, LAGUN-MINA, LAGUNA, TUENTIKO LAGUNA… Beraz, Bkoari parean LAGUN-MINA duen kartulinadun ikaslea egokitzen bazaio lagun-minarekin euskaraz egiten badu euskaraz hasiko da, lagun-minarekin gaztelaniaz egiten badu gaztelaniaz hasiko da, normalean egiten duen bezala. Barrukoak ezin du hitzik egin (kasu honetan, A taldekoak).
  5. Hiru aldiz errepikatuko da ariketa.
  6. Ondoren barrukoak kanpora eta kanpokoak barrura, hau da, A taldea B taldearen tokian eta alderantziz. Berriro ariketa errepikatuko da.
  • Rol jokoa bukatu ondoren, hausnarketa egin eta ateratako ondorioak partekatuko dituzue. Horretarako gogoan hartuko duzue NORBERAK zer hizkuntza erabili/erabiltzen duen bakoitzarekin, hau da: lagun-minarekin, tuentiko lagunarekin, gurasoekin…

galdet13-18(Orria txuri-beltzean)
(Orria txuri-beltzean eta letra gabe)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude