Zuzentasunaren mugak

Hasmentako oharra

Helburua zuzentasuna eta komunikazioari buruzko hausnarketa sortzea da. Hizkuntzaren zuzentasuna garrantzitsua izanik ere, askotan komunikazioa da gakoa.

Era berean, hizkuntza batean gauzak esateko hainbat modu daudela ohartzea, eta denak zuzenak izan daitezkeela.

Bi elementuen arteko oreka bilatu behar da.

Ikasleentzako argibideak

Bideoa eta galderak.

Bideoa ikusi ondoren ondoko galderak erantzun talde txikitan:

  1. Zein da pertsonaia bakoitzaren rola?
  2. Non eta noiz erreparatu behar zaio gehiago zuzentasunari?
  3. Zeri buruz aritu nahi zuten pertsonaiek?
  4. Azkenean zeri buruz aritu dira?
  5. Ona al da geure buruari barre egitea? Horrek zertan lagundu ahal digu?

Irakaslearentzako argibideak

Bideoak eta galderak.

Bideoa ikusi eta ondoren 3/4ko taldeak egin eta emandako galderei erantzun. Azkenean talde bakoitzak euren erantzunak beste taldeei jakinaraziko dizkie. Erantzunak libreak izanen dira, ikasleak ez ditu epaituko eta zuzentasuna eta komunikazioaren arteko oreka mantentzen saiatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude