Zubia

Irakaslearentzako argibideak

Zintaz edo zelo lodiz lurrean ibilbide estu bat  markatuko dugu. Ibilbideak  25 cm-ko zabalera izanen du,  bi oinak elkarren ondoan sartzeko adinakoa eta luzera behar adinakoa. Taldekide guztiei zintaren gainean eta norabide berean jartzeko eskatuko diegu.

zubia4

Pirañaz betetako ibai batean daudela esanen diegu, eta zintan dagoen ibilbidea da pirañetatik libratzeko zubi bakarra. Beraz, zubitik atera gabe aritu beharko dute ariketa osoan zehar.

Errenkan kokatuta daudenean  hurrenkera jakin batean jartzeko esanen diegu, horretarako, toki batetik bestera mugitu behar dutenez, ezingo dituzte oinak zintaz edo zeloz markatu dugun ibilbidetik atera. Ikasle guztiei hurrenkera horren arabera kokatzeko eskatuko diegu.

Ilaran kokatzeko hainbat irizpide erabili ahal ditu. Hasieran,  berehala ikusi eta egiazta daitezkeen irizpideen arabera:

-adinaren arabera

-alfabetikoki izenaren arabera

-altueraren arabera

-…

Gero, ariketa zaildu eginen da, baina aldi berean aberastu, hau da, kokatzeko irizpideak euskararen erabileraren inguruko pertzepzioak izanen dira:

-euskaraz gehien ligatzen duenaren arabera

-euskaraz gehien hitz egiten duenaren arabera

-patioan euskaraz gehien solasten duenaren arabera

-eskolatik kanpo euskaraz gehien aritzen denaren arabera

-lehenengo hitza euskaraz egiten duenaren arabera

-…

Azkeneko irizpide hauek guztiak ikasleen arteko elkarrizketa, adostasuna, ikuspegiak azaleratzea dakar, eta horixe da, hain zuzen ere, ariketa honen helburua, hausnarketa  horiek jasotzea eta partekatzea.

Irakasleak  ikasleak toki batetik bestera mugitzerakoan zubitik ez direla ateratzen zainduko du. Ateraz gero beren tokira itzularazi eta berriz saiatzeko eskatuko diegu, ariketa bukatu eta guk eskatutako hurrenkeran kokatu direla egiaztatu arte. Zalantzarik gabe, bigarren atalean irakasleak malgutasunez jokatuko du eta haien hurrenkera onartu beharko du iradokizunik eman gabe.

Jokoa amaitu ondoren, irakasleak ikasleen hausnarketak jasoko ditu ikasleengandik: lehenik, nola sentitu diren ariketarekin; eta gero, zergatik eta nola erabaki duten hurrenkera horretan kokatzea, nola iritsi diren ondorio eta hurrenkera horietara, desadostasunak egon badira zertan, ados al dauden egokitutako tokiarekin, eta abar.

Aurreko guztia  baliagarria izanen da euskararen erabileraren gaineko hausnarketa egiteko. Irakasleak ikasleek esandakoa jasoko du, eta hori izanen da hausnarketaren ondorioa: sentimenduak eta pertzepzioak. Euskararen erabilerarako zein ondorio ateratzen duten, zein jarrera izatea komeni den, zerbait alda dezaketen, beren jokaeran zer aldatuko duten…

Ikasleentzako argibideak

Irakasleak ikasleen laguntzaz lurrean zubia marraztuko du hasieran esan bezala.

* Elhuyar Fundazioaren materialean oinarritutako ariketa.

 

 

 

Erantzun bat “Zubia” bidalketan

  1. Ederra iruditu zait antolatu duzuena “euskararen erabilera” indartzeko: modu anitzean, hobeto egokitzeko bakoitzaren ezaugarrietan (egoeran, norbanakoan, taldean, …).
    Hala ere, ausartzen naiz esaten MOTIBAZIO prozesua erantzuten duela, gehienbat, ZERTARAKO? galderari: pentsatuz baliagarria izango zaizuela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude