Euskara ikasteko? Ez, jolasteko!!

Irakaslearentzako argibideak:

Euskara, hizkuntza guztiak bezala, jolasteko aukera amaigabea da. Tamalez, maiz, hizkuntzaren alde ludikoa bigarren mailan uzten dugu, ahazten baitugu alderdi ludikoak, hiztunen sormena garatzeaz gain, biziki elikatzen duela hizkuntzarekiko motibazioa.

Hemen, sare sozialek hizkuntzarekin jolasteko zabaldu dituzten hainbat bideren berri eman nahi dugu.

Ikaslearentzako argibideak:

Trinkotzaindia: Nik daflipat, zuk daflipazu?

Nahikoa zabaldua dagoen uste baten arabera, aditz trinkoak gehiegitxo baztertu ditugu gaurko euskaldunok, eta hori ikusita, azken aldian aditz trinkoaren aldeko nolabaiteko korrontea abiatu da, twitterren bidez, batez ere. Oraingoz, behintzat, umore kutsu nabarmen samar batekin.

Trinkotzaindia Aditz Trinkoaren Erret Akademia izeneko erakundea edo dena delakoa eratu da sare sozialetan, eta jendea aditz trinko berriak, forma berriak proposatzen hasi da. Honakoak dira proposamen horietako batzuk, hitzez hitz twitter-etik eta sareko beste gune batzuetatik hartuak:

trinkotzaindiaDokumentua jaisteko

Aditz hauek lagin modura ekarri ditugu, egin daitekeena erakusteko. Erdarazko zenbait formetatik abiatu dira aditz trinkoak sortzen ari diren batzuk, baina ariketa euskaratik euskarara egin daiteke, noski, eta hala ari dira beste batzuk ere. Jakina, kontu honek ez du mugarik, irudimena ez bada, eta nahi adina aditz-forma sor litezke. Lasai, ez baikara euskara aldatzea proposatzen ari. Hori baino apalagoa da gure proposamena: erabili hizkuntza, erabili euskara gozatzeko, sortzeko eta dibertitzeko, horretarako ere bai baita.

datsegit2_beria120125

Hitzokei
“Egunon-egunoff: goizean eta gauean agurtzeko modua”
“Taloween: urriaren 31 gauean egiten den talo jate jaia.”
“Katxondo: katxia edan ondorengo aldartea.”

Euskararekin dibertitzen direnen produktu bat da Hitzokei. Interneteko gune bat da, eta hainbat lagunek sortutako edo asmatutako hitzak jasotzen dira bertan. Umorea eta sormena elkartuz osatutako hitzak dira, hizkuntzarekin eta hitzarekin jostatzeko aukera baliatuz.

Zerrendako hitzek badute zentzu jakin bat. Eta batzuetan, lehendabiziko irakurketan, ihes eginen du agian. Horrelakoetan berriz irakurri, eta pentsatu, eta ohartuko gara proposamen bakoitzaren atzean dagoen ideiaz edo ideiez.

Jarraian datorren zerrendan Hitzokei-ren webgunean dauden milaka hitzen artetik hartutako hainbat adibide jaso dira. Gustuko izan eta hitz gehiago ikusi nahi dituenak Hitzokei-ren helbidean aurkituko ditu proposamen guztiak.

hitzokeiDokumentua jaisteko

#Esaerazaharberrituak

Esaera Zaharrek ere aukera ezin hobea dira hizkuntzarekin jolasteko. Hona hemen twitter-etik hartutako hainbat:

“Ustelak erdia Gurtel.”
“Smartphone merkea, nagusiaren nekea.”
“Twitterlari gauean, logale goizean.”
“Artzainaren etxean, Tretra Brik.”
“Gehiago balio du egintza batek, hamaika txiok baino.”

Bururatzen zaizue besterik?

Egindako lana osatzeko proposamenak:

Tribual, mugikorretan jolasteko jokoa. Argibideak.

Tribuaren berbak: Jolasean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude