Azalpena
Zer da libertimendua? Nork egiten du? Zein osagai ditu? Zertarako egiten da?
https://dantzan.eus/bideoak/donibane-garazi-libertimendua-2016/embed

Libertimenduaren jatorria Nafarroa Beherean dago, baina ideiek mugarik ez dutenez, iaz Iruñeko Libertimendua egin zuten: “Iruinkokoa”, Iruñeko inauteri euskalduna. Satira, kritika, zirtzilkeria, antzerkia, dantza eta musika koktela.
- Ezagutzen duzue horrelako beste adierazpen edo esperientziaren bat?
- Animatuko zinateke zuek Institutuko Inauterietarako kopla batzuk osatzera edo esketx labur batzuk idaztera, zuen auzoan edo Institutuan bertan azken aldi honetan gertatutako gauzak umorez kontatuta? Edonola ere ez ahaztu inauteriaren helburu nagusia: ongi pasatzea!
Koplak osatzeko jarraibidea: 4 lerroko bertsoa, lehen biak 8 silabakoak eta errimadunak, hirugarrena 10 silabakoa eta errimarik gabea eta laugarren lerroa 8 silabakoa eta errimaduna berriro ere → 8A, 8A, 10B, 8A.
Adibide bat entzun nahi baduzue, honela egiten dute bertsolari gazteek:
https://bertsoa.eus/bertsoak/14029-koplaka-peru-abarrategi-maider-arregi
Prestaketa
- Bigarren bideoa luze egin daiteke. Hobe da kalejirako edo dantza zatiren bat laburtzea. Bestela, bideo laburrago hau ere jar daiteke, azalpenean jarritakoaren ordez: https://dantzan.eus/bideoak/irunea-iruinkokoa-2019
Oharra
2020ko Iruinkokoa otsailaren 23an:
