Gurpil bikoitza (2020)

Azalpena

Taldeko kide guztiak gelan zutik daudela, pertsona-kopuru bereko bi biribil egingo ditugu. Biribil bat kanpoan geldituko da, eta horren barruan bestea. Musika jarriko dugu eta denak ibiltzen hasiko dira, biribil bakoitza norabide batean. Une jakin batean musika isilduko dugu eta une horretan taldekide guztiak geldituko dira. Kopuru bereko taldeak direnez, taldekide bakoitzari pertsona bat egokituko zaio parean, lehenago batek eta gero besteak, elkarri honakoa kontatuko diote:

Euskararekin lotuta norberak izandako anekdota, bizipen edo gertakizunen bat.

Bakoitza bere lekuan eserita, entzundako gertakizuna azalduko dio talde osoari. Talde osoak, adostasunez, esan beharko du ea anekdota edo bizipen positiboa edo negatiboa den. Horren arabera puntuak metatuko dira:

Taldeak ezin badu erabaki bizipen positiboa ala negatiboa den, ez da punturik banatuko. Puntuak ezkutuko esaldia asmatzeko erabili ahalko dira: puntu bakoitzeko letra bat erosi ahalko dute. Euskararekin edo hizkuntzekin lotutako esaldia izanen da, irakasleak aurretik aukeratua. Esaterako:

Zailtasun maila hasieratik emandako letra kopuruaren arabera doitu daiteke. Taldeak puntu gehiago behar baditu, taldekideek bizipen gehiago konta ditzakete.

Prestaketa

Saioaren aurretik irakasleak esaldi motibagarri bat (edo bi, oso azkar asmatzen badute jarraitu ahal izateko) aukeratu behar du eta, zailtasunaren arabera, letrak kendu. Hemen daude adibide batzuk:

  • Hizkuntza da erabiliz zorrozten den tresna bakarra” (Groelandiako inuiten esaera). Nahi izanez gero, Argia atarian 5 minutuko bideoa groelandieraren egoerari buruz: ARGIA
  • “Txoriari airea, arrainari itsasoa, euskaldunari euskara”
  • “Zorte bat izan dut nik nire garaian, gonbidatu nautela euskararen jaian” (Jon Sarasua)
  • “Euskara landu eta erabiltzea giza-kultura unibertsala aberastea da” (Carlos Santamaria)
  • “Euskararik txarrena, hitz egiten ez dena.”
  • “Euskaldunzahar edo euskaldunberri? Ni euskaldunbeti.”
  • “Hizkuntza xaboiaren kontrakoa da: zenbat eta gehiago erabili xaboia, orduan eta urrituago eta xahutuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsagoā€¯ Kilito-Atxaga

Oharrak

Helburua da ikasleek bizipenak elkarri kontatzea eta, jolasaren bidez, euskarak sortzen dizkien emozioei tartea ematea. Jakina, gertakizun guztiak balekoak dira, jolasak positiboak gogoratzea sarituko duen arren.

Bukatutakoan ikasleek ondorio edo hausnarketarik aipatu nahi badute ongi borobilduko da saioa, baina ez da ezinbestekoa. Izan ere, esandako eta entzundako bizipenak azalaraztea da saioak bilatzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude