Hizkuntzekiko jarrerak

Irakasleentzako argibideak:

Ikasleei ondoko galdetegia bakarka erantzuteko eskatuko zaie. Garrantzitsua da ikasleek zintzotasunez erantzutea eta irakasleak inolako pistarik ez ematea balizko erantzunen gainean, edo galdetegiko erantzunak kontatzeko moduari dagokionez. Galdetegia bete ondoren, ikasle bakoitzak berea puntuatuko du, irakasleak emango dituen jarraibide hauen arabera:

Jarreren galdetegia puntuatzeko jarraibideak:

1.- 1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderei emandako erantzunak positibotzat hartuko dira. Erantzun positibo bakoitzaren alboan (1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderakoak),  1etik 5era lortutako balioak  jasoko dira, kanpoko ertzean, (+) gehi markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (+ zeinuarekin)

2 .- 3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderei emandako erantzunak negatibotzat hartuko dira. Erantzun negatibo bakoitzaren alboan (3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderakoak),  1etik 5era lortutako balioak jasoko dira, kanpoko ertzean, erantzun bakoitzaren ondoan, (-) minus markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin).  Ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin), balore positiboen zifraren azpian.

3 .- Azkenik, galdetegiaren puntuazioa honela kalkulatuko da: balio positiboaren zifra (+) ken negatiboarena (-). Horixe izanen da galdetegian lortutako puntuazioa.

Zifra hori orriaren goialdean idatziko da, eskuin aldean (biribil bat jarriko zaio).

Ikasleen puntuazioa interpretatzeko hauxe hartuko dugu kontuan: jarrera negatiboenak  -40 puntutik hurbilen daudenak dira eta positiboenak, aldiz, +40 puntutik hurbilen daudenak, baldin eta galdera guztiei erantzun bazaie. Jarraitu irakurtzen

Hizkuntza aniztasuna Europan

Ikasleentzako argibideak

Lehiaketa: Europako hizkuntzak

Irabazlea: puntu gehien lortzen duen taldea.

Puntuak lortzeko modua: mapari begira, zerrendatu ezagutzen dituzuen estatuen izenak. Estatu bakoitzean mintzo den hizkuntza bat baino gehiago aipatzen baldin baduzue: 2 puntu (mintzo den beste hizkuntza bakoitzeko puntu 1 gehiago).

Jarraitu irakurtzen

Erruleta

Hasmentako oharra

Hizkuntzen eta euskararen inguruan ere, topiko eta aurreiritzi asko ditugu. Ariketa honekin ikasleei informazioa zabaldu nahi diegu gizartean dabiltzan hainbat uste erdi ustel argitzeko asmotan.

Atal bakoitzak bere azalpena du, irakasle bakoitzak egokitu beharko du azalpena unearen, ikastaldearen eta egoeraren arabera.

Ariketa taldeka egin ondoren, erantzunei buruz solastea gomendatzen dugu. Une honetan irakasleak lan aktiboa beteko du.

Jarraitu irakurtzen