Hizkuntzen erabilera

Irakaslearentzako argibideak:

Ariketa honen helburua hizkuntzaren izaera eta hizkuntza kodeen aniztasuna eta aberastasuna erakustea da. Jarraian dituzue fitxak egiteko materialak: batean, hainbat hizkuntzaren irudiak agertzen dira (lauki batean); eta bigarrenean, haien izenak.

Fitxak: hizkuntzen irudiak.

Hizkuntzen erabilera 1

Fitxak: hizkuntzen izenak

hizkuntzen_erabilera_hizkuntzak Jarraitu irakurtzen

Gure auzokideen hizkuntzak

Irakaslearentzako argibideak.

Ariketa honen bidez gure inguruan  beste hizkuntzak batzuk ere hitz egiten direla ikusiko da.

Jardueraren azalpenean testuak eta irudiak tartekatu dira, hala nola telebistako saio osoa ikusteko aukera.

Irakasleak erabakiko du nola landu sarrerako partea, 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian: bideo osoa ikusi, testua irakurri eta irudiak tartekatu, testua irakurri eta gero irudiak ikusi…

………………………………………………………………………………………………………….

100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian*.

Horietan guztietan, arabiera da hiztun gehien dituen atzerriko hizkuntza. Aspalditik bizi dira gure inguruan arabiar hiztunak. Arabiarrak 713. urte inguruan iritsi ziren Euskal Herrira lehendabizikoz, Cassius konde bisigodoak islama besarkatu zuenean.

Eta gainera, gure hizkuntzan eragin dezente izan duen hizkuntza da. Euskarak arabieratik eratorritako  hitz pila bat ditu; ‘al’ silabarekin hasten direnak horietako asko: albistegi, alkate, albaitari, alkandora…

Arabiera baldin bada Euskal Herrian hiztun gehien dituen atzerriko hizkuntza, gure artean hiztun gutxien dituena okzitaniera da. Gure artean, Baiona eta Biarritz inguruan presentzia duen hizkuntza erromanikoa da. Frantziako estatuan eta munduan bi milioi pertsona inguruk hitz egiten dute, baina Unescok galtzeko arriskuan daudenen artean sailkatu du.

Okzitanierak hainbat dialekto ditu eta Lapurdin hitz egiten dena itsasaldeko gaskoia da. Garai batean, Gipuzkoako kostan ere hitz egin zen hizkuntza hau eta Donostiako izen asko horren ondorio dira: Urgull, Gros, Polloe, Morlans, Monpas, Aiete, Ulia, Miramon…

(Okzitanierari buruzko informazio gehiago: Tribuaren berbak, 2014/11/23: “Okzitanierak bizi duen egoeraz” ). Jarraitu irakurtzen

Hizkuntzekiko jarrerak

Irakasleentzako argibideak:

Ikasleei ondoko galdetegia bakarka erantzuteko eskatuko zaie. Garrantzitsua da ikasleek zintzotasunez erantzutea eta irakasleak inolako pistarik ez ematea balizko erantzunen gainean, edo galdetegiko erantzunak kontatzeko moduari dagokionez. Galdetegia bete ondoren, ikasle bakoitzak berea puntuatuko du, irakasleak emango dituen jarraibide hauen arabera:

Jarreren galdetegia puntuatzeko jarraibideak:

1.- 1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderei emandako erantzunak positibotzat hartuko dira. Erantzun positibo bakoitzaren alboan (1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderakoak),  1etik 5era lortutako balioak  jasoko dira, kanpoko ertzean, (+) gehi markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (+ zeinuarekin)

2 .- 3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderei emandako erantzunak negatibotzat hartuko dira. Erantzun negatibo bakoitzaren alboan (3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderakoak),  1etik 5era lortutako balioak jasoko dira, kanpoko ertzean, erantzun bakoitzaren ondoan, (-) minus markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin).  Ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin), balore positiboen zifraren azpian.

3 .- Azkenik, galdetegiaren puntuazioa honela kalkulatuko da: balio positiboaren zifra (+) ken negatiboarena (-). Horixe izanen da galdetegian lortutako puntuazioa.

Zifra hori orriaren goialdean idatziko da, eskuin aldean (biribil bat jarriko zaio).

Ikasleen puntuazioa interpretatzeko hauxe hartuko dugu kontuan: jarrera negatiboenak  -40 puntutik hurbilen daudenak dira eta positiboenak, aldiz, +40 puntutik hurbilen daudenak, baldin eta galdera guztiei erantzun bazaie. Jarraitu irakurtzen

Lehenengo esaldia beti euskaraz

Nor daIrakaslearentzako argibideak

Ikasleei beheko testua emanen zaie irakurtzeko, eta gero, horren gainean eztabaidatuko da: ados dauden ala ez, zer gehitu nahi duten, esaten dena betetzen ote duten, zergatik…

Lehen hitza edo lehen esaldia beti euskaraz egiteak sorpresa on asko emanen dizkigu; izan ere, uste ez genuen tokietan ere euskaraz eginen digute maiz.

Hori dela eta, 24 orduz (edo hainbat orduz)  dendan, liburutegian, tabernan, kaleko norbaiti… lehen esaldia (agurrak soilik ez du balio) euskaraz egitea proposatuko diegu eta jasotako bizipenak gelaratu eginen ditugu.

Saiakera egin aurretik, lehen hitza euskaraz egiten dugunean, gerta daitezkeen egoeren azalpenak emanen ditugu. Irakasleak hainbat jarraibide, argudio eta arrazoi eman ditzake ikasleek ezezagun bati lehen hitza euskaraz egiten diotenerako:

A- Euskaldunok euskaraz egitea normala da, beraz, lehenengo esaldia euskaraz egitea izan beharko litzateke gure jarrera ohikoena. Lehenengo esaldia euskaraz egiten ez badugu ez dugu jakiterik gure solaskidea euskalduna den ala ez. Are gehiago, euskaldunari euskaraz aritzeko aukera kentzen diogu. Jarraitu irakurtzen

Euskararen erabilerak

Irakaslearentzako argibideak

Ikasleei  galdera hau eginen zaie: Zertarako erabil dezakegu euskara?

1. Ikasle bakoitzak, bakarka, bi erabilera pentsatuko ditu.

2. Talde txikitan elkartuko dira (3-4 ikasle). Ikasle bakoitzak dagokion talde txikian bere erabilerak azalduko ditu eta, taldekide guztien artean,  3 erabilera adostu eta hautatuko dituzte. Hautatutako erabilera bakoitza orri handi batean idatziko dute, letra larriz eta tamaina handian.

3. Hortik aurrera, talde handian lan egingo dute. Gelan,  lurrean, zintarekin edo zeloarekin, zirkulu bat egingo dugu. Lurreko zirkuluaren kanpo aldean, talde guztietan adostu diren erabilera guztiak jarriko ditugu. Eta hautatutako erabileren ondoan, 3. zirkulua osatuz, gelako ikasleak  jarriko dira. Marrazki honetan bezala:

Euskararen erabilerak

4. Lehenik, talde txiki bakoitzak proposatu dituen 3 erabilerak azalduko ditu. Jarraitu irakurtzen

Zure hizkuntza, zure erabakia

Irakaslearentzako argibideak

Joko honen abiapuntua  ezaguna da: nerabeek eta gazteek gauza ugari egiten dituzte taldean onartuak izateko eta ez, zinez, gustukoak dituztelako. Teoria honen arabera taldean erabiltzen den hizkuntza taldeak berak  bultzatzen duela gauza nabaria da. Hortaz, maiz, euskara erabili nahi duten gazteek taldearen arauen traba izaten dute; taldeetan, oro har, ezarritako konbentzioek agintzen baitute. Gainera, batzuetan, taldeak oso gogor jokatzen du bere arauak betetzen ez dituenaren kontra. Joko honen xedea ikasleak horretaz jabetzea da eta euskal hiztunaren erabakitzeko ahalmena sendotzea nahiz bultzatzea.

people 1

Jokoaren azalpena:

1. Irakasleak behean agertzen diren egoeren txartelak eramango ditu gelara (ikasle taldearen arabera,  egokiak iruditzen zaizkion beste batzuk txerta ditzake).

Probak egiteko proposamenak:probak Jarraitu irakurtzen

Erretratua

lena-2W

Irakaslearentzako argibideak

Ikasle bakoitzak  berarekin  euskaraz aritzen den pertsona baten erretratua eginen du (aita-ama, amona-aitona, senidea, etxekoa, auzokoa, herrikoa edo ikaskidea…).

Erretratuan, pertsonaz gain, nahi duena marraz dezake, esaterako: toki bat, paisaia bat, tresna bat edo egokia iruditzen zaion beste zerbait.

Erretratuarekin batera, ikasleak pertsona horrekin izandako harremanetan bizi izan duen pasadizoa, gogora ekartzen dion oroitzapena, hark aipatzen duen esaldi bat, erakutsi dion esaera zahar bat edo kanta bat kontatu edo kantatuko du.

Gero, talde txikitan jarrita, ikaskideei nolakoa den pertsona hori azalduko die: nor den, nongoa…; non eta nola ezagutu duen; zergatik hautatu duen; zergatik daukan euskararekiko lotura; eta, horrekin batera, prestatu duen kontu edo kanta kontatu edo kantatuko die.

Taldekideak ondorio batzuk ateratzen saiatuko dira: zer antzekotasun dituzten pertsona horiek, zergatik izaten den lotura berezia pertsona horiekin…

Material osagarriak

Orriak eta margoak.

* Elhuyar Fundazioaren materialean oinarritutako ariketa.

Inguruko hizkuntza jarrerak

 

Irakaslearentzako argibideak:

Aurkezpena

Helburua hauxe da: gure inguruko jendeak euskararekin duen jarrera aztertzea.

Horretarako,Thurstone-ren eskala erabiliko dugu.

Louis Leon Thurstone estatubatuarrak (ingeniaria, psikologoa eta psikometrian aditua) asmatu zuen jarrera-eskala jendearen iritzia inkesten bitartez jasotzeko. Inkesta horiek prestatzeko, hainbat esaldi edo esakune osatzen ziren iritziekin; eta, gero, horiek jendeari nahasita ematen zitzaizkion, nork nahi zuena aukeratzeko. Eskala horrek propagandan eta iragarkien munduan eragina izan zuen.

Oinak

Ariketa

Ariketa honetan, eskala bat sortuko dugu, eskala erraza, jakina, eta ikasleak ikerlari bihurtuko ditugu, modu xumean.

-Horretarako, ikasleek 6 esaldi edo esakune asmatu beharko dituzte, guk emandako oinarrizko eskala (irizpideak) kontuan hartuta. Irizpide bakoitzarekin esaldia asmatu, eztabaidatu eta ongi adierazi beharko dute. Esakune horiek edozein gai aztertzeko erabil daitezke. Gure kasuan, euskararekiko jarrerak aztertzeko erabiliko ditugu. Euskararen egoerara moldatu beharko da abiapuntutzat hartu dugun eskala (Eivissako eredua).

Jarraitu irakurtzen

Martetarrak

Irakaslearentzako argibideak

marcianoIkasleak martetarrak izanen dira eta  ikasle bakoitzak bere zenbakia izanen du: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. Zenbakiak ez dira  errepikatuko. Zenbakia orri batean idatziko dute eta lepotik zintzilikatuko dute.

Gehienez 8 ikasleko biribil bat eginen dugu. Gelan ikasle asko izanez gero, jarduera txandaka egin beharko dute.

Hasteko, taldekide bakoitzak euskararen inguruko bizpahiru lelo  luze idatzi beharko ditu papertxo batean. Leloak positiboak izan daitezen eskatuko diegu.

Jarraitu irakurtzen

Zubia

Irakaslearentzako argibideak

Zintaz edo zelo lodiz lurrean ibilbide estu bat  markatuko dugu. Ibilbideak  25 cm-ko zabalera izanen du,  bi oinak elkarren ondoan sartzeko adinakoa eta luzera behar adinakoa. Taldekide guztiei zintaren gainean eta norabide berean jartzeko eskatuko diegu.

zubia4

Pirañaz betetako ibai batean daudela esanen diegu, eta zintan dagoen ibilbidea da pirañetatik libratzeko zubi bakarra. Beraz, zubitik atera gabe aritu beharko dute ariketa osoan zehar.

Jarraitu irakurtzen