Irakasleentzako argibideak:
Ikasleei ondoko galdetegia bakarka erantzuteko eskatuko zaie. Garrantzitsua da ikasleek zintzotasunez erantzutea eta irakasleak inolako pistarik ez ematea balizko erantzunen gainean, edo galdetegiko erantzunak kontatzeko moduari dagokionez. Galdetegia bete ondoren, ikasle bakoitzak berea puntuatuko du, irakasleak emango dituen jarraibide hauen arabera:
Jarreren galdetegia puntuatzeko jarraibideak:
1.- 1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderei emandako erantzunak positibotzat hartuko dira. Erantzun positibo bakoitzaren alboan (1., 2., 4., 10., 12., 13., 14., 15., 18., eta 19. galderakoak), 1etik 5era lortutako balioak jasoko dira, kanpoko ertzean, (+) gehi markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (+ zeinuarekin)
2 .- 3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderei emandako erantzunak negatibotzat hartuko dira. Erantzun negatibo bakoitzaren alboan (3., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 16., 17., eta 20. galderakoak), 1etik 5era lortutako balioak jasoko dira, kanpoko ertzean, erantzun bakoitzaren ondoan, (-) minus markarekin. Balore horiek batuko dira eta ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin). Ateratako zifra orrialdearen bukaeran idatziko da (- zeinuarekin), balore positiboen zifraren azpian.
3 .- Azkenik, galdetegiaren puntuazioa honela kalkulatuko da: balio positiboaren zifra (+) ken negatiboarena (-). Horixe izanen da galdetegian lortutako puntuazioa.
Zifra hori orriaren goialdean idatziko da, eskuin aldean (biribil bat jarriko zaio).
Ikasleen puntuazioa interpretatzeko hauxe hartuko dugu kontuan: jarrera negatiboenak -40 puntutik hurbilen daudenak dira eta positiboenak, aldiz, +40 puntutik hurbilen daudenak, baldin eta galdera guztiei erantzun bazaie. Jarraitu irakurtzen