Hasmentako oharra
Helburua aurreko belaunaldiek egin duten saiakera ikasleek ezagutaraztea da. Ohar daitezela hizkuntzaren historian euskaraz bizitzeko egon diren zailtasun, traba eta debekuez.
Beheko aldean ikus dezakezu ariketa nola bideratu.

Jarduera honen helburua bakoitzak norbere hausnarketa egitea da eta hizkuntzaren hari afektiboa ernatzea eta bestea hobeki ulertzea. Jarduera sakona da, ikasleek beraiek egin behar dute hausnarketa, ahal dela irakasleak eskua sartu gabe.
Ibaian jasotzen dena, ahal den neurrian behintzat, bizipen pertsonalak izan daitezela, eta ez hainbeste testuinguru edo gertaera sozialak.
Irakasleak berak aurretik ariketa hau egitea gomendatzen dugu.
Ikasleek beraiek egin behar dute hausnarketa, irakasleak eskua sartu gabe.
Jardueraren helburuak:
Ariketa honen bidez, hizkuntza egoera ezberdinak partekatzea bultzatuko dugu. Azken eztabaidan, ikasleek 4/5 ideia nagusi atera ditzaten bidea jartzea litzateke irakaslearen lana. Hau da, irakasleak dinamika bideratuko du ikasleek euren hausnarketak eta ondorioak atera ditzaten.