Ibaiaren teknika: balorazioa

IBAIAREN TEKNIKA 

Ikasleen interesa eta parte hartzea: gehienek oso ongi erantzun dute eta interesez burutu dute ariketa.

Ikasleen hausnarketa: ariketa hau egin aurretik, euskararen jatorriaren inguruko edukiak lantzen ibili ginen. Jatorriaren aitzakiarekin, euskararen etorkizuna aurreikusten saiatu ginen. Ibaiaren ariketa momentu egokian txertatu dudala uste dut, hizkuntzarekiko sentsibilitatea azaleratua baitzuten aurreko edukiak landutakoan. Ikasleek oso ongi erantzun dute (gehienek), eta euskarari zer edo zer zor diotela hausnartu dute; hau da, hizkuntzarekiko harremana etorkizun hurbil batean estutu beharra azpimarratu dute.

Irakaslearen sentsazioa: ikasle gehienek oso ongi erantzun dute, nahiz eta bakan batzuek ezer gutxi adierazi duten eta arras azalekoa izan den haien hausnarketa. Euskararen ibaian bidaide izan nahiko luketela argi eta garbi adierazi dute eta horretarako konpromisoa handitu beharko luketela hausnartu. Ekintza egin bitartean, giroa oso aproposa izan da eta oso ongi baloratu dute/dugu bertan bizitakoa. Bertzalde, ariketa aproposa da barruko sentimenduak adierazteko eta hizkuntzaren gaineko hausnarketa bultzatzeko.

   Jon Barberena, DBHko 3. maila (13 ikasle), Agoizko  DBHI.

Erretratua: balorazioa

ERRETRATUA

Ikasleen interesa eta parte hartzea: oso gustura eta motibatuta agertu dira jarduera berri honen aurrean. Parte hartzea handia izan da.

Ikasleen hausnarketa: oso gustura aritu dira, denbora ustekabean pasa zaie, eta, beraien erretratuak besteenekin alderatu dituztenean eta bertan irudikatutakoa azaltzean, espero ez zituzten ondorioetara iritsi dira.

Irakaslearen sentsazioa: oso gustura geratu naiz, balorazio positiboa egiten dut. Gehiagotan gelaratu behar ditut horrelako jarduerak; ikasleak gustura aritzen dira lanean eta lortutako etekinak oso positiboak dira.

  Amaia Aldasoro, LHko 5. maila (19 ikasle), Altsasuko Zelandi IP.

Hizkuntz aniztasuna Europan: balorazioa

Jarraian, bi irakasleren balorazioak zein beren ikasleen hausnarketak dituzue, blogeko “Hizkuntza aniztasuna Europan” ariketa ikasleekin egin ondoren.

HIZKUNTZA ANIZTASUNA EUROPAN 


Ikasleen interesa eta parte hartzea: Europako gaian murgilduta gaudelako aukeratu dugu gai hau. Ikasleek interesa erakutsi dute eta taldeka parte hartu dute.

Ikasleen hausnarketa: Europan hizkuntza asko daudela ikusi dute. Espainiakoak ezagutzen zituzten, baina handik aurrera, gutxi.

Irakaslearen sentsazioa: ariketa honetatik ikasi dutena Europan hizkuntza aniztasuna dagoela izan da. Ez genuen beste helbururik jarri hizkuntzak jakitea zaila zela bagenekielako.

Egilea: Rexu Urrutia, LHko 6. maila (29 ikasle),Tafallako Ikastola.

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Ikasleen interesa eta parte hartzea: handia. Normalean jolas gutxi egiten ditugu ordenagailuarekin eta gustura aritzen dira halakoetan. Bestalde, geografia ere nolabait interesatzen zaienez, euskara eta geografia ikasgaiak elkartu eta gustura aritu dira. Europako estatu eta hiriburuen joko interaktiboarekin batera egin dugu ariketa eta oso ongi aritu dira.

Ikasleen hausnarketa: hizkuntza aniztasunak arreta eman die, hau da, orain arte estatu bakoitza hizkuntza bakarrarekin lotzen zuten eta bitxia iruditu zaie. Aldi berean, hainbeste hizkuntza existitzen zirenik ez zekiten.

Irakaslearen sentsazioa: oso positiboa izan da ariketa; alde batetik, Europako panorama linguistikora hurbilpen ttiki bat egiteko eta horrela haien mikromundutik ateratzeko. Bestetik, oso aberasgarria izan da ikasleek haien ama hizkuntza baloratzeko eta berebiziko garrantzia duela ohartzeko.

Aitziber Iglesias, DBHko 1. maila (6 ikasle), Zugarramurdiko Eskola.

Euspot

Euspot euskarazko spot lehiaketa da, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Komunikazio Departamentuak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Kooperatibak antolatutakoa.

Heburu nagusiak dira ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan dagoen hutsunea betetzea, eta euskararen erabilera bultzatzea esparru guztietan; izan ere, lehiaketan parte hartu ahal izateko, iragarkiek euskararen erabilera bultzatu behar dute proposatzen zaien esparruan.

Orain arte antolatu diren edizioetan aurkeztutako iragarkiak interesgarriak izan daitezke MSBtik hartutako jardueraren bat girotzeko edo soberan geratutako denbora osatzeko.

Orain arteko edizioetan saritutako spotak:

2013. urteko gaia: sare sozialak eta euskara.

“Bakoitzak berea. Sarean Euskaraz”,  Markos Goikolea (Iruñea).

“euskara sarean #datsegit”, Amaia Urteaga (Beasain).

“Ixi Boards”, Aitor Abaroa (Lekeitio).

2012. urteko gaia: merkataritzan eta ostalaritzan euskara erabiltzea.

“Merkataritzan erabilera da balioa”, Iñaki Lasa (Iruñea).

“Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago”, Odei Esnaola

Lehiaketari buruzko argibideak eta 2013. urtean aurkeztutako spot guztiak: www.euspot.eu

Euskararen erabilerak

Irakaslearentzako argibideak

Ikasleei  galdera hau eginen zaie: Zertarako erabil dezakegu euskara?

1. Ikasle bakoitzak, bakarka, bi erabilera pentsatuko ditu.

2. Talde txikitan elkartuko dira (3-4 ikasle). Ikasle bakoitzak dagokion talde txikian bere erabilerak azalduko ditu eta, taldekide guztien artean,  3 erabilera adostu eta hautatuko dituzte. Hautatutako erabilera bakoitza orri handi batean idatziko dute, letra larriz eta tamaina handian.

3. Hortik aurrera, talde handian lan egingo dute. Gelan,  lurrean, zintarekin edo zeloarekin, zirkulu bat egingo dugu. Lurreko zirkuluaren kanpo aldean, talde guztietan adostu diren erabilera guztiak jarriko ditugu. Eta hautatutako erabileren ondoan, 3. zirkulua osatuz, gelako ikasleak  jarriko dira. Marrazki honetan bezala:

Euskararen erabilerak

4. Lehenik, talde txiki bakoitzak proposatu dituen 3 erabilerak azalduko ditu. Jarraitu irakurtzen

Zure hizkuntza, zure erabakia

Irakaslearentzako argibideak

Joko honen abiapuntua  ezaguna da: nerabeek eta gazteek gauza ugari egiten dituzte taldean onartuak izateko eta ez, zinez, gustukoak dituztelako. Teoria honen arabera taldean erabiltzen den hizkuntza taldeak berak  bultzatzen duela gauza nabaria da. Hortaz, maiz, euskara erabili nahi duten gazteek taldearen arauen traba izaten dute; taldeetan, oro har, ezarritako konbentzioek agintzen baitute. Gainera, batzuetan, taldeak oso gogor jokatzen du bere arauak betetzen ez dituenaren kontra. Joko honen xedea ikasleak horretaz jabetzea da eta euskal hiztunaren erabakitzeko ahalmena sendotzea nahiz bultzatzea.

people 1

Jokoaren azalpena:

1. Irakasleak behean agertzen diren egoeren txartelak eramango ditu gelara (ikasle taldearen arabera,  egokiak iruditzen zaizkion beste batzuk txerta ditzake).

Probak egiteko proposamenak:probak Jarraitu irakurtzen

Erretratua

lena-2W

Irakaslearentzako argibideak

Ikasle bakoitzak  berarekin  euskaraz aritzen den pertsona baten erretratua eginen du (aita-ama, amona-aitona, senidea, etxekoa, auzokoa, herrikoa edo ikaskidea…).

Erretratuan, pertsonaz gain, nahi duena marraz dezake, esaterako: toki bat, paisaia bat, tresna bat edo egokia iruditzen zaion beste zerbait.

Erretratuarekin batera, ikasleak pertsona horrekin izandako harremanetan bizi izan duen pasadizoa, gogora ekartzen dion oroitzapena, hark aipatzen duen esaldi bat, erakutsi dion esaera zahar bat edo kanta bat kontatu edo kantatuko du.

Gero, talde txikitan jarrita, ikaskideei nolakoa den pertsona hori azalduko die: nor den, nongoa…; non eta nola ezagutu duen; zergatik hautatu duen; zergatik daukan euskararekiko lotura; eta, horrekin batera, prestatu duen kontu edo kanta kontatu edo kantatuko die.

Taldekideak ondorio batzuk ateratzen saiatuko dira: zer antzekotasun dituzten pertsona horiek, zergatik izaten den lotura berezia pertsona horiekin…

Material osagarriak

Orriak eta margoak.

* Elhuyar Fundazioaren materialean oinarritutako ariketa.

Inguruko hizkuntza jarrerak

 

Irakaslearentzako argibideak:

Aurkezpena

Helburua hauxe da: gure inguruko jendeak euskararekin duen jarrera aztertzea.

Horretarako,Thurstone-ren eskala erabiliko dugu.

Louis Leon Thurstone estatubatuarrak (ingeniaria, psikologoa eta psikometrian aditua) asmatu zuen jarrera-eskala jendearen iritzia inkesten bitartez jasotzeko. Inkesta horiek prestatzeko, hainbat esaldi edo esakune osatzen ziren iritziekin; eta, gero, horiek jendeari nahasita ematen zitzaizkion, nork nahi zuena aukeratzeko. Eskala horrek propagandan eta iragarkien munduan eragina izan zuen.

Oinak

Ariketa

Ariketa honetan, eskala bat sortuko dugu, eskala erraza, jakina, eta ikasleak ikerlari bihurtuko ditugu, modu xumean.

-Horretarako, ikasleek 6 esaldi edo esakune asmatu beharko dituzte, guk emandako oinarrizko eskala (irizpideak) kontuan hartuta. Irizpide bakoitzarekin esaldia asmatu, eztabaidatu eta ongi adierazi beharko dute. Esakune horiek edozein gai aztertzeko erabil daitezke. Gure kasuan, euskararekiko jarrerak aztertzeko erabiliko ditugu. Euskararen egoerara moldatu beharko da abiapuntutzat hartu dugun eskala (Eivissako eredua).

Jarraitu irakurtzen

Martetarrak

Irakaslearentzako argibideak

marcianoIkasleak martetarrak izanen dira eta  ikasle bakoitzak bere zenbakia izanen du: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. Zenbakiak ez dira  errepikatuko. Zenbakia orri batean idatziko dute eta lepotik zintzilikatuko dute.

Gehienez 8 ikasleko biribil bat eginen dugu. Gelan ikasle asko izanez gero, jarduera txandaka egin beharko dute.

Hasteko, taldekide bakoitzak euskararen inguruko bizpahiru lelo  luze idatzi beharko ditu papertxo batean. Leloak positiboak izan daitezen eskatuko diegu.

Jarraitu irakurtzen

Ibaia: gelaratu ondoren

OLYMPUS DIGITAL CAMERABlogaren hasieran adierazi dugun bezala proposatutako jarduerak  praktikara eraman daitezen nahi dugu. Horretarako, irakasleek horiek gelaratzea beharrezkoa dugu eta gelaratzerakoan sortzen diren  hausnarketak  jaso eta elkarrekin partekatzea nahi dugu. Jarraian,  Uxue Royo irakasleak ikasleekin ariketa egin ondoren egindako balorazioa  zein ikasleen hausnarketak dituzue.

Ibaiaren ariketa DBHko 4. mailan egin zuen, Lizarrako D ereduko gela batean eta 12 ikaslerekin.

Irakasleak zera dio: “Hasieran ikasleei kosta egin zitzaien ariketaren sakontasuna ulertzea, baina bukaeran ulertu zutela iruditzen zait. Hasieran nahiko jarrera hotza izan zuten, ez zutelako ongi ulertzen zer eskatzen nien, baina ariketa ulertu zutenean oso jarrera ona eta polita izan zuten.”

Jarraitu irakurtzen