<<< eibz <<< beste buletinak

EUSKARA ATALA

eibz logoa

Programak:

4. buletina 2008/04/03

Irakurle horiek,

Aurreko urteetan bezala, onartu berri da Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntza Plana (NAO, 41. zenbakia, 2008-03-31). 2008-2009 ikasturtekoa, hogeita zortzigarren deialdia da. Ohi bezala, zenbait programa ditu:

  • Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak, A (15 irakasle), B (15 irakasle) eta C (10 irakasle) modalitateak, lan baimenarekin egiten direnak.
  • Euskara hobetzeko ikastaro trinkoa, hots, aldi baterako lan baimenarekin egiten dena ("Freskatze ikastaroa", 20 irakasle).
  • Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak.
  • Euskara ikasteko bakarkako diru-laguntzak.
  • Euskara hobetzeko eta didaktika eguneratzeko ikastaroen aurreikuspena.

Iaztik hona badaude aldaketa batzuk. Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007-2011 aldirako itunaren arabera, A modalitatea ezarri da aurten. Deialdi honetan, batetik, bi urteko ikastaro trinkoa jarriko da martxan, eta bestetik, Freskatze ikastaroa luzatuko da, 200 ordukoa aldi intentsiboan.

Kontuan izan izena emateko epea apirilaren 1etik 15era irekita egongo dela. Parte hartzeko eskabide-orriak eta informazioa buletin honetan bertan dituzue (Berriak atalean) eta webgune hauetan ere bai: PNTE eta EIBZ.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu interesatu guztiak deialdian parte hartzera gonbidatzeko.

Hurrengo ikasturteko Euskara hobetzeko eta didaktika eguneratzeko ikastaroen aurreikuspena ikusita, iradokizun edo proposamenen bat egin nahi izanez gero, zuen mezua bidali, arren, helbide honetara: eibz@pnte.cfnavarra.es

Bestalde, HABEko entzungaiak (56 bideo eta DVD) maileguan uzteko prest daude EIBZn. Bideo edo DVD hauetariko bakoitza 30-40 audio fitxategiz osatuta dago. Dokumentuen iraupena eta maila Ikasbilen dokutekan zehaztuta daude.

Eskerrik asko zuen arretagatik.

Ongi izan.

Euskara Ataleko eta EIBZko kideak.

 

 

Hor barna...

Ikabil: "IKastetxeen Arteko BInakako Loturak" programa

Ikasleak oso egoera soziolinguistiko desberdinetan bizi dira. Alde horretatik, “Ikastetxeen arteko binakako loturak” programak aukera emanen die ikasleei gizartean dauden beste molde batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Osoa irakurri…

Hezkuntzako Genero Berdintasunaren Plana

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuetako ordezkariek Departamentuaren antolakuntza eta funtzionamendua aztertuko dituzte generoaren ikuspuntutik. Osoa irakurri…

OCDEko PISA Txostenean Nafarroako eskola sistemak lortu dituen emaitzak aztertu dituzte jardunaldi batean

Nafarroako ikasleen irakurketa gaitasunak hobetzeko aurreikusten dituen proposamenak aurkeztu ditu Hezkuntza Departamentuak. Osoa irakurri …

Piropo lehiaketa

Urtxintxak 4. piropo lehiaketa antolatu du. Osoa ikusi...

Berriak


Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak: A, B eta C modalitateak.

Freskatze ikastaro trinkoa.

Udalekuen txandak: A eredua eta D eredua

Laster:

Ikastaro Estentsiboak.

Bakarkako laguntzak.

Hurrengo ikasturteko Euskara hobetzeko eta didaktika eguneratzeko ikastaroen aurreikuspena.

 

 

Deialdiak

 

EGA probak: 2008ko 1.deialdia: Atariko proba, apirilaren 5ean.

Hizkuntza Berrikuntzarako sariak

 

Materialak

Araugintza ikastaroa

Irakurketarekin gozatuz


Ikastetxeetan...

Biurdana Institutua: Sortzen-ikasbatuaz-en festa maiatzaren 18an izango da.

Jaso Ikastola: Mihi euskalduna atera.

Leitzako Erleta I.P: Futbola eta pilotaz haratago.

San Fermin ikastola: Uraren prozesua.

Paz de Ziganda: Heziketa sexuala.

Euskara Atala
Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 8
31001 Iruñea
Tel.: 848426613
Faxa: 848426052

EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.:948361093
Faxa: 948361092

Zeu berriemaile:

eibz@pnte.cfnavarra.es

Nafar Gobernua