<<< eibz <<< beste buletinak

EUSKARA ATALA

eibz logoa

Programak:

16. buletina - 2009/05/01

 

EIBZko webgunean Liburu Ibiltariei buruzko informazioa berritu dugu. Dagoeneko, 19 maleta ditugu liburuz beterik, ikastetxeetako irakasleek maileguan hartzeko. Maleta guztietan, adin edo maila bakoitzerako liburu aproposak eskaintzen ditugu, eskolan edo etxean begiratzeko, irakurtzeko, entzuteko eta jolasak egiteko. Material hau urtez urte berrituko dugu, haur eta gazteentzako liburu onak ezagutzera emateko eta liburuaren inguruko kultura zabaltzeko.

Irakur-liburuen aukeraketa tresna garrantzitsua da txikienak irakurketan murgiltzeko, irakurtzen hasi direnen ohiturak finkatzeko eta nerabeak irakurle helduak izatera iristeko. Umeei irakurtzeko material aberatsa eta ondo aukeratutakoa eskaintzen badiegu, irakurketa bera atseginagoa eta aberatsagoa izango da.


Gazteen Antzerki topaketa
 

Maiatzaren 15ean Gazteen Antzerki Topaketen zortzigarren edizioa egingo da Nafarroako Antzerki Eskolan, eta horren inguruko informazio biltzen duen diptikoa gure webgunean ikus dezakezu.

Maiatzaren 15a
Ostirala 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolako Aretoan

Gaur egun martxan dauden deialdien berri eman nahi dizuegu:

(2009-05-22 arte)
Bertso eskolak
  XEDEA:
   

Bertso eskolak sortzen laguntzea, ikasleen artean tradiziozko eta ahozko genero horrekiko interesa sustatzeko.

  NORENDAKO:
   
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloa eta Bigarren Hezkuntza
  • B eta D ereduak
  • Ikastetxe publiko eta pribatuak
(2009-10-30 arte)
Hizkuntza Berrikuntzarako Sariak
  XEDEA:
   

Hizkuntzaren arloko berrikuntza proiektu edo esperientziak saritzea, hain zuzen:

  • euskararen ahozko erabilera sustatzen dutenak
  • hizkuntza erregistroen kalitatea hobetzeko balio dutenak
  • Portfolio delakoarekin edo Europako hizkuntzen erreferentzia esparruarekin zerikusia duten esperientziak lantzen dituztenak
  • curriculumeko hizkuntzen tratamenduari (euskararena barne) orotariko ikuspegi batetik heltzen diotenak.
  NORENDAKO:
   
  • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza
  • A, B edo D ereduak
  • Ikastetxe publikoak eta pribatuak
       

Hezkuntza Administrazioa
  • Barañaingo Alaitz Institutuan Dantzaren, Musikaren eta Eszenaren Arte Batxilergoa eskainiko da (berria gazteleraz)
  • Hezkuntza Departamentuak Multiblog plataforma jarri du ikastetxeen eskura (...)
  • Batxilergoko hainbat diziplinatan saritutako ikasle onenak (...)
  • Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak Aezkoa eta aetzak (Aezkoa y los azcoanos) liburua aurkeztu du (...)
Hor barna...

 

Berriak

Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIX. deialdia

Freskatze ikastaroa

Gazte Antzerkia

EGA

Deialdiak

 

Hizkuntza Berrikuntzarako Sariak

Bertso Eskolak

Materialak

Hizkuntza Berrikuntzarako Proiektuak 2004

Hizkuntza Berrikuntzarako Proiektuak 2006

Irakurgidak

Liburu ibilitariak

Ikastetxeetan...

 

Hegoalde Ikastola IP: Oteizaren unibertsoan nabigatzen

Berako Labiaga ikastola: Ogibidez arotza

Iruñeko Patxi Larraintzar IP: Emozioak lantzen dituen 'Maleta bidaiaria'

Tafallako ikastola: Arbasoen aztarnak ezagutuz

Altsasuko Iñigo Aritza ikastola: Ez izan zerrikito, txikito!

Iruñeko Sanduzelai IP: J.M. Artigal "Hizkuntzak erabiliz ikasten dira"


Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: glotoeusk@navarra.es 


http://twitter.com/eibz


Euskara Atala
Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 8
31001 Iruñea
Tel.: 848426613
Faxa: 848426052

EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.:948361093
Faxa: 948361092

Zeu berriemaile:

eibz@pnte.cfnavarra.es

Nafar Gobernua