<<< eibz <<< beste buletinak

EUSKARA ATALA

eibz logoa

Programak:

18. buletina - 2009/09/03

Haur Hezkuntzako material osagarria

(2008-2009) A eredua: material didaktikoen lanketa Haur Hezkuntzan izeneko ikastaroan 1. eta 2. hiruhilekoan sortutako eta antolatutako materiala:

  • Audioak: Errutinak lantzeko egokiak. Hitzarekin batera, audioa ere entzuteko aukera dago. Audioak HHko A ereduko ikasleek grabatu dituzte.
  • Jolasak: 10 gairen inguruan sailkatutako HHko adin guztietarako jolasak.
  • Kantak: HHko hainbat kantaren inguruko jarduera-proposamenak. Kanten audioak EIBZn eskuragarri izango dituzue.
  • Antzerkitxoak: HHko maila bakoitzerako bina antzerki: ipuina eta gidoia.
  • Arauak: Gelako arauak euskaraz barneratzeko zenbait irudi. Irudi horiek oinarritzat hartuta, norberak bere gelakoak egin ditzake.
  • Ahozko hizkuntza lantzeko txartelak: Hainbat hizkuntza egitura hobeto barneratzeko irudiak eta horiek erabiltzeko azalpena. Irudiak EIBZn dituzue eskuragarri.
  • Osagarriak: Gai askotariko bingoak, dadoak, dominoak, fitxak, irudiak eta zibak. EIBZn dituzue eskuragarri.

Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak

Autoikaskuntza

Autoikaskuntzan plazak mugatuak izanen dira. Lehentasuna iaz ikastaroan parte hartu eta helburuak bete zituzten irakasleek izanen dute. Lehentasunezko irakasleen zerrenda osatuta, izen emate momentuaren arabera osatuko dira onartuen zerrendak. Izen ematea bakarrik on line egin ahalko da. Horretarako izen emate orria bete eta ikastaro@navarra.es bidali.

Ikastaro presentzialak

Astean bi eguneko 6 orduko ikastaroak eskainiko dira irakasleendako. Ikastaroetan izena emateko, mezu honekin igortzen zaizuen izen emate orria bete behar duzue. Izen ematea bakarrik on line egin ahalko da. Horretarako izen emate orria bete eta ikastaro@navarra.es bidali.

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: Euskara Atala 848 426 585


Gaur egungo deialdien berri eman nahi dizuegu:

(2009-09-18 arte)
Egonaldiak Arantzan
  XEDEA:
 
Egonaldi hauen helburua haurrei euskaraz hitz egiteko aukera ematea da, euskaraz mintzatzeko dituzten eragozpenak gainditu eta konfiantza, segurtasuna eta hitz-jariotasuna gara ditzaten.
 
NORENDAKO:
   
  • Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza
  • A, B edo D ereduak
  • Ikastetxe publikoak eta pribatuak
       
(2009-10-30 arte)
Hizkuntza Berrikuntzarako Sariak
  XEDEA:
   

Hizkuntzaren arloko berrikuntza proiektu edo esperientziak saritzea, hain zuzen:

  • Euskararen ahozko erabilera sustatzen dutenak.
  • Hizkuntza erregistroen kalitatea hobetzeko balio dutenak.
  • Portfolio delakoarekin edo Europako hizkuntzen erreferentzia esparruarekin zerikusia duten esperientziak lantzen dituztenak.
  • Curriculumeko hizkuntzen tratamenduari (euskararena barne) orotariko ikuspegi batetik heltzen diotenak.
  NORENDAKO:
   
  • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza
  • A, B edo D ereduak
  • Ikastetxe publikoak eta pribatuak
       

 

Hezkuntza Administrazioa

Hor barna...

Berriak


Irakasleen Euskarazko Prestakuntza Plana: 2009/2010 ikastaroak
. Matrikula irekita.

Euskara Ikasteko Irakasleendako ikastaro estentsiboak eta on line
Irailaren 3tik 11ra

2009-2010 ikasturteko lehen lauhilekorako deialdia, Hizkuntza eredua hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei dirulaguntzak emateko.

 

Deialdiak

EGA: 2009ko bigarren deialdia

Materialak


A eredurako Haur Hezkuntzarako material osagarria

'Galtzerdi suizida' liburua klasean lantzeko gidatxoa

2008-2009 ikasturteko artikulu bilduma eguneratuta

Irakurgidak

Liburu ibilitariak

Hizkuntza Berrikuntzarako Proiektuak 2004

Hizkuntza Berrikuntzarako Proiektuak 2006

 

Ikastetxeetan...

Hezkuntza departamentuak mailakako egutegi bat antolatu du, A gripeari aurre egiteko

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: glotoeusk@navarra.es 


http://twitter.com/eibz


Euskara Atala
Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 8
31001 Iruñea
Tel.: 848426613
Faxa: 848426052

EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.:948361093
Faxa: 948361092

Zeu berriemaile:

eibz@pnte.cfnavarra.es

Nafar Gobernua