| 1. |
Zein da zuzena? |
| |
 |
a. |
Saiatu, saiatu ziren; baina alperriko ahalegina
egin zuten. |
| |
 |
b. |
Saiatu, saiatu ziren; baina alperrikako ahalegina egin
zuten. |
| |
 |
c. |
Saiatu, saiatu ziren; baina alferriko ahalegina egin
zuten. |
| |
 |
d. |
Saiatu, saiatu ziren; baina alferrikako ahalegina egin
zuten. |
| |
|
|
|
| 2. |
"Onik aterako ahal naiz!", esan
zuen bere artean. |
| |
 |
a. |
Ezin zuen sinetsi onik aterako zela. |
| |
 |
b. |
Haien artean ongi ateratzea nahi zuen. |
| |
 |
c. |
Onik atera ahal izateko denen laguntza behar zuela
esan zuen. |
| |
 |
d. |
Berekiko esan zuen onik atera nahi zuela. |
| |
|
|
|
| 3. |
Fabore bat zor dizut, opor-leku hori ....
ezagutu bainuen. |
| |
 |
a. |
zure bizkar |
| |
 |
b. |
zure ezker |
| |
 |
c. |
zure bitartez |
| |
 |
d. |
zuregandik |
| |
|
|
|
| 4. |
"Azkenean hara abiatu ziren preso guztiak,
errenkadan". Hau da: |
| |
 |
a. |
Estropezuka abiatu ziren preso guztiak. |
| |
 |
b. |
Nekatu antzean abiatu ziren preso guztiak. |
| |
 |
c. |
Ilaran abiatu ziren preso guztiak. |
| |
 |
d. |
Tirriki-tarraka abiatu ziren preso guztiak. |
| |
|
|
|
| 5. |
Nor da "mordoilozalea"? |
| |
 |
a. |
Zuhurra, diruzalea. |
| |
 |
b. |
Hizkera nahasia erabiltzen duena; bi hizkuntzatako hitzak erabiltzen dituena. |
| |
 |
c. |
Janzkera zaharra, baldarra erabiltzen duena. |
| |
 |
d. |
Odolkiak eta beste tripakiak gustuko dituena. |
| |
|
|
|
| 6. |
Erortzean ... |
| |
 |
a. |
min asko daukat. |
| |
 |
b. |
mina egin dut. |
| |
 |
c. |
kolpea eman dut belaunean. |
| |
 |
d. |
min hartu dut. |
| |
|
|
|
| 7. |
Mutikoak ez omen zion .... ulertu maisuari.
|
| |
 |
a. |
ezeri |
| |
 |
b. |
ezer ez |
| |
 |
c. |
deus ez |
| |
 |
d. |
ja ere |
| |
|
|
|
| 8. |
Aldarte gozo eta otzanez zegoen, barrengo
harrik gabe. |
| |
 |
a. |
Eguraldi gozoa baina hotza zegoen, goitiko lainorik gabe. |
| |
 |
b. |
Umore oneko eta lasai zegoen, barruko zimikorik gabe. |
| |
 |
c. |
Etxartean gozo eta otzanez zegoen, ederki jan baitzuen. |
| |
 |
d. |
Gozo zegoen izara artean etzanda, barruko arroparik gabe. |
| |
|
|
|
| 9. |
Esaldi hauen artean, zein da zuzena? |
| |
 |
a. |
Lurrera ez erortzeko, besotik heldu zidan. |
| |
 |
b. |
Lurrera ez erortzeko, besotik heldu ninduen. |
| |
 |
c. |
Lurrera ez erortzeko, besotik heldu nintzen. |
| |
 |
d. |
Lurrera ez erortzeko, besotik heldu nuen. |
| |
|
|
|
| 10. |
Zein da zuzena? |
| |
 |
a. |
2004eko apirilak 11an, 12,00-etan, ezkonduko dira.
|
| |
 |
b. |
2004eko apirilaren 11n, 12:00etan, ezkonduko dira. |
| |
 |
c. |
2004ko apirilaren 11ean, 12:00n, ezkonduko dira. |
| |
 |
d. |
Martxoaren 7an, ostiralarekin, ezkonduko dira. |
| |
|
|
|
| 11. |
"Ez gara galtzen ohituak, horregatik
... ". Zein da jarraipen zuzena? |
| |
 |
a. |
Amore emango dugu! |
| |
 |
b. |
Ez dugu etsiko! |
| |
 |
c. |
Ez diogu eutsiko! |
| |
 |
d. |
Makurtuko gara! |
| |
|
|
|
| 12. |
"Apetak zer eman, hura egiten du beti". Hau da:
|
| |
 |
a. |
Ematen zaizkion lanabesekin baino
ez du lanik egiten. |
| |
 |
b. |
Dena egiten du bere neurrian. |
| |
 |
c. |
Beti egoten da besteek zer aginduko. |
| |
 |
d. |
Nahi duena egiten du beti. |
| |
|
|
|
| 13. |
"Hor ari dira marmarrean: .... haurdun
dagoela; .... mozkorra dela; .... jokozalea dela". |
| |
 |
a. |
urlia / sandia / berendia |
| |
 |
b. |
erlea / berendia / urlia |
| |
 |
c. |
berendia / sandia / urlia |
| |
 |
d. |
sandia / urlia / baranda |
| |
|
|
|
| 14. |
Goizeko .... abiatu ginen .... |
| |
 |
a. |
hirutan / Donostiaruntz. |
| |
 |
b. |
hiruretan / Donostiarantz. |
| |
 |
c. |
hiruetan / Donostiruntz. |
| |
 |
d. |
hiruretan / Donostirantz. |
| |
|
|
|
| 15. |
"Gezurra dirudi zein gibel-handia zaren!".
Zein da erantzun egokia? |
| |
 |
a. |
Bai zera! Bost kilo galdu ditut. |
| |
 |
b. |
Bai, egia; urduri samarra naiz. |
| |
 |
c. |
Bai; baina zikoitza izatea ez da bekatu. |
| |
 |
d. |
Tira, patxadatsua izatea ez da hain txarra. |
Erantzunak: 1-d, 2-d, 3-c, 4-c, 5-b, 6-d, 7-d, 8-b, 9-a, 10-d,
11-b, 12-d, 13-a, 14-b, 15-d