EGA NAFARROA

2001eko ekaina: aukera anitzeko galderak (16-30)

16. "..., aurkezpenak egingo ditugu". Hurrengoetatik zein EZ DA zuzena?
  a.

Lehengo

  b. Lehenik
  c. Lehenbizi
  d. Aurrena
       
17. Talde horretako buru guztiek ere pistola daramate beren arazoak konpontzeko. Horregatik, hura ez da haiek baino okerragoa.
  a.

Hura ez da nagusiak baino okerragoa, denek baitaramate pistola beren arazoak konpontzeko.

  b. Talde horretako guztiak dira gaiztoak, pistola baino ez baitaramate.
  c. Hark ez ezik, beste guztiek ere pistola erakusten dute.
  d. Horrelako taldeetan denek daramate pistola, horregatik inor ez da burua baino hobea.
       
18. Dantza ikastaroa egingo balu, tangoa eta flamenkoa dantzatzen ...
  a.

lekike.

  b. bazekien.
  c. lekizke.
  d. zekizkien.
       
19. "Hura pagotxa zela esan, eta ziria ederki sartu nion". Beraz:
  a.

Pagoaren adarra ederki sartu nion.

  b. Aukera ederra zuela esan, eta ederki engainatu nuen.
  c. Nork esango zidan ordainketa hura ez zela azkena izango.
  d. Sute ederra egin genuen, pago egurra baitzen.
       
20. Arazo hori konpontzeko, guztion parte hartzea ezinbestekoa da. Ados?
  a.

Noski ezetz.

  b. Bai, noski.
  c. Noski baietz.
  d. Inondik ere.
       
21. Zein da zuzena?
  a.

Komeni zitzaion gauza horiek guztiak esatea.

  b. Komeni zitzaizkion gauza guztiak esatea.
  c. Komeni zitzaion gauza guztiek horiek esatea.
  d. Komeni zitzaizkion gauza guzti horiek esatea.
       
22. Horrelako istorioak edonori gertatzen ahal zaizkio; zuri ere gerta ...
  a.

diezaioke.

  b. dakizkizuke.
  c. zakizkioke.
  d. zekizkizuekeen.
       
23. Pozik nago lan berri horretan arduradunak aintzat hartzen ...
  a.

zidalako.

  b. nauelako.
  c. zitzaidalako.
  d. nautelako.
       
24. Zuek agertu ez arren, dozena erdia .... bilduko gara.
  a.

batik bat

  b. gutxienez
  c. eskuarki
  d. batez ere
       
25. Bihar ...., etor zaitezte oinez, tipirri-taparra, ez autoz.
  a.

etortzerakoan

  b. etorriz gero
  c. etortzekotan
  d. etorritakoan
       
26. Oso esanekoa da; agintzen dioten guztia ...
  a.

ez egiteko aitzakiarik aurkituko du.

  b. behin baino gehiagotan errepikatu behar zaio.
  c. otzan-otzan egiten du.
  d. gaizki egiten du.
       
27. Zenbat hautagaik dakite euskaraz?
  a.

Zazpiek bai eta hamabiek ez.

  b. Zazpiek bai eta hamabik ez.
  c. Zazpik bai eta hamabik ez.
  d. Zazpik bai eta hamabiek ez.
       
28. Zein erabiliko du errementariak?
  a.

Goldea

  b. Aitzurra
  c. Ingudea
  d. Eskuarea
       
29. Hondarrean partidak luze jo zuen.
  a.

Langan jo zuen.

  b. Lasterka bukatu zuen.
  c. Hondartzako futbol zelaia luze samarra zen.
  d. Uste baino gehiago iraun zuen partidak.
       
30. Zein EZ DA zuzena?
  a.

Garrantzi handiko partida da hori.

  b. Beti izaten du aitzakiaren bat.
  c. Antza handia dute.
  d. Donostiara joan behar dut.