EGA NAFARROA

2001eko ekaina: aukera anitzeko galderak (31-45)

31. ... etortzeko esan dizut!
  a.

Lehen bait lehen

  b. Lehenbailehen
  c. Lehen-bait-lehen
  d. Lehenbaitlehen
       
32. Heldu den oporraldian ez gara .... joango, eta ez dugu .... lo egingo.
  a.

noranahi / non-nahi

  b. nora nahi / non nahi
  c. noranahi / non nahi
  d. nora nahi / nonahi
       
33. Ez nintzen elurretara joan, ...
  a.

gaixotu bait nintzen.

  b. gaisotu bainintzen.
  c. gaixotu bainintzen.
  d. gaixotu baitnintzen.
       
34. "Aurki merkatuko elikagai transgenikoek izartxo gorria delako ezaugarria galduko dute". Hau da; elikagai transgenikoak ...
  a.

gorriak izango dira.

  b. izartxo gorriko merkatuetan aurkituko dira bakarrik.
  c. ez dira merkatuetan salduko, izartxo gorria izanez gero.
  d. orain arte izartxo gorriaz bereizi dira.
       
35. "Larrutik ordainduko didak!". Beraz:
  a.

Nork berea ordainduko du.

  b. Ederrak emango dizkiat.
  c. Azaleko kontua besterik ez da izan.
  d. Mesedea ordaintzeko hitzak dira horiek.
       
36. Zer ez du gorputzak sortzen?
  a.

Behazuna

  b. Makarra
  c. Berakatza
  d. Gernua
       
37. "Austria herria hain dago emana ordenari eta hierarkiari, non edozein funtzionario doktore den". Beraz:
  a.

Austrian ordena eman ahal izateko funtzionario guztiak doktore dira.

  b. Austrian doktore izateko hierarkia eta ordena errespetatzeaz gain, funtzionario izateko mailak gorde behar dira.
  c. Austriak, berez, ordena eta hierarkia oso bereak ditu, eta horren isla funtzio publikoa da.
  d. Austriak ezingo du gehiagotan eman edozein funtzionariok doktore titulua lortzeko agindua.
       
38. "Oihana ezagutu? Ezagutuko ez dut, ba!". Beste era batera esanda:
  a.

Oihana ezagutzen dut.

  b. Ez dut Oihana ezagutzeko gogorik.
  c. Ez dut Oihana ezagutzen, baina ezagutuko dut.
  d. Ez dut Oihana ezagutzen, ezta ezagutuko ere.
       
39. Hurrengoetatik zeinetan dago "gorri" hitza gaizki erabilita?
  a.

Gorriak esan zizkion lagunari atetik azaldutakoan.

  b. Mendia soil eta gorri gelditu da hainbeste sute eta lehorteren ondorioz.
  c. Liburu gorritan geratu da liburutegia, goitik behera hustu eta gero.
  d. Dirurik gabe joanez gero, gorriak eta beltzak ikusiko dituzu.
       
40. Laranjak ...., oiloak ...., eta azeriak ....
  a.

zuritu / lumatu / larrutu

  b. zuritu / kimatu / larrutu
  c. pelatu / lumatu / zuritu
  d. zuritu / larrutu / lumatu
       
41. Oso pisu txikia zutenez, ...
  a.

etxez aldatu dira.

  b. etxez aldatu dute.
  c. etxeaz aldatu dira.
  d. etxeaz aldatu dute.
       
42. "Segi ezak kalera, ..."
  a.

alproja horrek!

  b. alproja hori!
  c. alprojak!
  d. alproja horiek!
       
43. Zein EZ DA zuzena?
  a.

Aldian-aldian joaten gara zinemara.

  b. Han-hemenka aurkituko dituzu horrelakoak.
  c. Bulegoz-bulego ibili izan arren, ez du argibiderik lortu.
  d. Esku artean duzun komikia utz ezazu eta has zaitez lanean, behingoz!
       
44. Zer da zirimola?
  a.

Zurrunbiloa

  b. Zirina
  c. Ziria
  d. Zirria
       
45. "Sustapen txandako lanpostuak bete ezean, txanda irekikoari gehituko zaizkio". Zeri buruz ari da?
  a.

Oposizio-lehiaketa baten gainean.

  b. Txanden hurrenkerari buruz.
  c. Lan jardunaldiari buruz.
  d. Sustapen saileko lan txanden antolaketaren gainean.