EGA NAFARROA

2001eko ekaina: aukera anitzeko galderak (61-70)

61. "Hezea ez dena, bizitasuna galtzeraino lehortuko dena".
  a.

Ihia.

  b. Iharra.
  c. Ihintza.
  d. Ifrentzua.
       
62. Besteak kritikatzen ...., geuri egindako kritikak hartzen ere jakin behar dugu.
  a.

ez ezik

  b. ezean
  c. izan ezik
  d. ezik
       
63. Guk, .... nagiak atera gabe ginela, ez genuen txantxa hura ulertu.
  a.

ordutik

  b. artean
  c. dagoeneko
  d. honezkero
       
64. Zein zerrendatan ageri da ortografia-akatsen bat?
  a.

Otso, etsai, jaitsi, zintzarri, leiha

  b. Hurbil, saihestu, horma, kutsadura, hesi
  c. Zozo, etsi, sexu, testu, zital
  d. Sustatu, milioi, leiho, goxo, ziur.
       
65. "Antzinako kontuak ahotan hartuta mintzatu zen". Hau da:
  a.

Ideia aurrerakoiak gustuko zituela mintzatu zen.

  b. Mintzaldian lehengo gertaerak aipatu zituen.
  c. Mintzatu baino lehen, kontuan hartu zituen esateko zituenak.
  d. Kontu guztiak ahoz esan zituen.
       
66. Lurrean egiten den zulo luze eta meharra:
  a.

Luberria

  b. Lubakia
  c. Luhesia
  d. Luizia
       
67. Hara non agertu zitzaigun .... buruan zuela.
  a.

txano gorriarekin

  b. txano gorria
  c. txano gorriaz
  d. txano gorriz
       
68. Ez da egunkari txarra. ...., asko behar du besteen parera ailegatzeko.
  a.

Ez ezik

  b. Halabiz
  c. Nolanahi ere
  d. Baino
       
69. Hantxe utzi behar izan genuen auto zaharra, alde guztietatik kea ...
  a.

zirudiela.

  b. zerizkiola.
  c. zirauela.
  d. zeriola.
       
70. Hurrengo esaldietatik, zein da zuzena?
  a.

Lan hauek ez dira etzirako, astelehenerako baizik.

  b. Lan hauek ez dira etziko, astelehenerako baizik.
  c. Lan hauek ez dira etzirako, astelehenarako baizik.
  d. Lan hauek ez dira etziko, astelehenako baizik.
       

 

ERANTZUNAK: 61-B, 62-A, 63-B, 64-A, 65-B, 66-B, 67-B, 68-C, 69-D, 70-B