| 46. |
Zein ordu dago ondo idatzita? |
| |
 |
a. |
Zazpiretan ez zineten azaldu. |
| |
 |
b. |
Zortzitan hots egin dizuegu. |
| |
 |
c. |
Bosterdietarako bukatuko dugu. |
| |
 |
d. |
Hiruretan ez deitu, mesedez, lo kuluxka
eginen baitut. |
| |
|
|
|
| 47. |
"Gurasoei ez diezu galdetu behar ..." |
| |
 |
a. |
Seme bereri galdetu behar diezu. |
| |
 |
b. |
Semea berari galdetu behar diozu. |
| |
 |
c. |
Semeari berari galdetu behar diozu. |
| |
 |
d. |
Seme beraiei galdetu behar diezu. |
| |
|
|
|
| 48. |
Hori guztia egin behar dudala .... beldurra ematen dit. |
| |
 |
a. |
pentsatzeak besterik ez |
| |
 |
b. |
bakarrean pentsatzeak |
| |
 |
c. |
hutsean pentsatzeak |
| |
 |
d. |
pentsatze hutsak |
| |
|
|
|
| 49. |
"Hori lortzeak lan handia ekarri dit. Neke adina probetxu
aterako ahal diot!". Zer esan nahi du? |
| |
 |
a. |
Nekeak eta probetxuak paretsu doaz. |
| |
 |
b. |
Lan horri ez diot probetxu adina nekerik
ateratzen ahalko. |
| |
 |
c. |
Hori lortzeko dezente nekatu banaiz
ere, probetxu ederra aterako diot, seguru ... |
| |
 |
d. |
Hori lortzea oso nekagarria izan denez,
probetxu asko atera nahi nioke; nekeak bezainbeste. |
| |
|
|
|
| 50. |
Arnasbeheran biriketatik botatzen den airea: |
| |
 |
a. |
Hatza |
| |
 |
b. |
Hutsa |
| |
 |
c. |
Hutsala |
| |
 |
d. |
Hatsa |
| |
|
|
|
| 51. |
Maite .... lore sorta ederra emanen dizu. |
| |
 |
a. |
dizunak |
| |
 |
b. |
zaituena |
| |
 |
c. |
duzuna |
| |
 |
d. |
zaituenak |
| |
|
|
|
| 52. |
Aukera ezazu euskara batuaz zuzen idatzitako esaldia. |
| |
 |
a. |
Nere ustez, eta inguruko beste hainbaten
eritziz ere bai, alperrik da zai egotea. |
| |
 |
b. |
Nere ustetan, eta inguruko beste hainbaten
iritziz ere bai, alferrik da zai egotea. |
| |
 |
c. |
Nire ustez, eta inguruko beste hainbaten
iritziz ere bai, alferrik da zain egotea. |
| |
 |
d. |
Nire ustez, eta inguruko beste hainbaten
eritziz ere bai, alperrik da zain egotea. |
| |
|
|
|
| 53. |
Iruñeko erdigunean erosi dugu etxebizitza, ... |
| |
 |
a. |
igogailua eta guzti. |
| |
 |
b. |
igogailu eta guzti. |
| |
 |
c. |
igogailua eta guztiz. |
| |
 |
d. |
igogailuarekin eta guzti. |
| |
|
|
|
| 54. |
... da, dudarik gabe, altzaririk aproposena gela horretarako. |
| |
 |
a. |
Hango hau |
| |
 |
b. |
Horko hura |
| |
 |
c. |
Horrelako hori |
| |
 |
d. |
Honako hau |
| |
|
|
|
| 55. |
..., bihar greba eginen dugu. |
| |
 |
a. |
Gertatutakoa gertatu |
| |
 |
b. |
Gertatutakoa gertatu ere |
| |
 |
c. |
Gertatzen dena gertatzen dela |
| |
 |
d. |
Gertatutakoa gertatzen dela |
| |
|
|
|
| 56. |
"Batzarrean den-denak bere alde azaldu baziren ere,
..." |
| |
 |
a. |
pozez zoratzen joan zen. |
| |
 |
b. |
kaskasoil joan zen. |
| |
 |
c. |
kopetilun joan zen. |
| |
 |
d. |
pozarren joan zen. |
| |
|
|
|
| 57. |
Zeinetan EZ zenuke "eman" aditza erabiliko? |
| |
 |
a. |
Nola izan hori presidente, edanari emana
bada aspaldidanik? |
| |
 |
b. |
Gezurtzat eman zuen nik esandako guztia. |
| |
 |
c. |
Hogei urte eman ditu preso Andaluziako
kartzeletan. |
| |
 |
d. |
Franco hil zen urtean eman ziren gertaera
horiek guztiak. |
| |
|
|
|
| 58. |
"Hori da, agidanez, esan behar zidan guztia".
Hau da: |
| |
 |
a. |
Enegarrenez esan zidan hori guztia. |
| |
 |
b. |
Gezurra badirudi ere, besterik ez zidan
esan behar. |
| |
 |
c. |
Hori besterik ez zidan esan behar, nonbait. |
| |
 |
d. |
Presaka esan zidan esan beharreko guztia. |
| |
|
|
|
| 59. |
"Dirua erruz irabazi zuten zure lagun horiek".
Alegia: |
| |
 |
a. |
Bortxaz irabazi zuten zure lagunek
diru hori. |
| |
 |
b. |
Ez zegokien dirutza irabazi zuten zure
lagun horiek. |
| |
 |
c. |
Zure lagun horiek ez zuten gizalegez
irabazi diru hori. |
| |
 |
d. |
Dirua barra-barra irabazi zuten zure
lagun horiek. |
| |
|
|
|
| 60. |
Hurrengo esaldietatik zeinetan dago HALA gaizki erabilita? |
| |
 |
a. |
Aktore asko azaldu ziren; hala nola
Imanol Arias, Penélope Cruz, Javier Bardem... |
| |
 |
b. |
Bai, nagusi. Hala-hala egingo dugu! |
| |
 |
c. |
Lurra kamionetatik atera behar dugu,
hala nola zabaldu, ureztatu, ongarritu... |
| |
 |
d. |
Nola esan amak, hala errepikatu zuen
semeak pare bat urte geroago. |
| |
|
|
|