EGA NAFARROA

2003ko ekaina: aukera anitzeko galderak (31-45)

 

31. Badakit Iruritakoa zarela, baina nik ez dut esan Iruritakoa …..

 

a. zarela.
  gaizki b. zaren.
  gaizki c. zarenik.
  gaizki d. ote zarenik.
       
32. Ez zaitut egun osoan ikusi. Non ibili zara?

 

a. Kaleetan barna ibili naiz.
  gaizki b. Kalearen zehar ibili naiz.
  gaizki c. Kalearen barrena ibili naiz.
  gaizki d.

Kaletik egon naiz.

       
33.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

gaizki a. Bittor erori egin da eta mina hartu du.
  gaizki b. Nire osabak Eroskin egiten du lana.
  gaizki c. Atzo hiltzen amona eta gaur emango diote lurra.
  d. Ur asko edan du haurrak eta pixa egin du ohean.
       
34. Beheko galderetatik zein iruditzen zaizu egokiena?

 

a. Atrebentzia ez bada, zenbat urte dituzu?
  gaizki b. Ez bada gehiegi galdetzea, zenbat urte dituzu?
  gaizki c. Ez bada galdera txarra, zenbat urte dituzu?
  gaizki d.

Barkatu gaizki esanak, baina zenbat urte dituzu?

       
35. Esaldiotan, zein dago ongi?

 

a. Elkar joka ibili ziren.
  gaizki b. Elkar ondoan eseriko gara.
  gaizki c. Elkarrengana zuten konfiantza.
  gaizki d. Elkarri jo zuten.
       
36. Ederki ikusten zaitut, osasuntsu eta sendo. Zein da erantzun egokia?

 

a. Ez pentsa, ez nago sasoi betean.
  gaizki b. Ez pentsa, txinparta baino erreago nago.
  gaizki c. Prozesioa barrutik doa.
  gaizki d.

Ongi atzeman nauzu.

       
37.

Besoak altxatu goiko apaleraino eta alkandora ….. egin zait.

 

gaizki a. ebaki
  b. tarratatu
  gaizki c. txikitu
  gaizki d. kraskatu
       
38. Horrelako abagunea izan eta ez aprobetxatzea! Bestela esanda:

 

gaizki a. Gaizki jo dizu soinua kukuak.
  gaizki b. Ez da hori axuriaren ama.
  c. Txoria eskura etorri eta utzi behar...
  gaizki d.

Habia egin deneko, txoria hil.

       
39.

Norbaiti doluminak eman behar dizkiozu. Zer esango zenioke?

 

a. Atsekabean, lagun.
  gaizki b. Oren orok dute gizona kolpatzen, azkenak du hilobiratzen.
  gaizki c. Hartuko ahal du Jainkoak bere ezker aldean.
  gaizki d. Adeitasunez.
       
40. Garesko emakume bati entzuna: ¡Menuda galda nos va a caer hoy! Zer esan nahi zuen?

 

gaizki a. Ekaitza bortitza izango zela.
  gaizki b. Ikaragarrizko izotza botako zuela.
  c. Bero izugarria egingo zuela.
  gaizki d.

Berealdiko euri jasa botako zuela.

       
41. Hilak gaur 12 baditu, zer egun izango da etzidamu zortzi?

 

gaizki a. 18
  gaizki b. 20
  c. 22
  gaizki d. 24
       
42. Esaldi batean EZ dago ortografia akatsik. Zeinetan?

 

gaizki a. Lehoiak hies egin zuen lehiotik.
  gaizki b. Leohiak ihes egin zuen leihotik.
  c. Lehoiak ihes egin zuen leihotik.
  gaizki d. Lehoiak ihes egin zuen lehiotik.
       
43.

Parisen izan naiz asteburuan eta ..... bat ekarri dizut.

 

a. oroigarri
  gaizki b. oroitzapen
  gaizki c. oroipen
  gaizki d. oroimen
       
44. Ahalegindu zara. ….., ez duzu gauza handirik lortu.
  a.

Haatik

  gaizki b. Orobat
  gaizki c. Izan ere
  gaizki d. Baino
       
45. Zer dakizu Iñigoz? Ikusten duzu?

 

gaizki a. Bai, beste egunean ikusi nuen.
  gaizki b. Bai, lehenengo egunean ikusi nuen.
  c. Bai, aurreko egunean ikusi nuen.
  gaizki d. Ez, ez dut inoiz ez ikusten.