EGA NAFARROA

2003ko iraila: aukera anitzeko galderak (31-45)

31. Oso dotore etorri zen, .....

 

a. ile tindatuarekin.
  b. ilea tindatuarekin.
  c. ile tindatuta.
  d. ilea tindatuta.
       
32. Aukeratu zuzena.

 

a. Hiru etxetako txakurrak atera ditut paseatzera.
  b. Praktikoagoak dira lau atetako autoak bi atetakoak baino.
  c.

Atzo zazpi kilometrotako ibilaldia egin nuen.

  d. Bi urtetako barnetegia egin dut Leitzan.
       
33.

Pentsamolde zurruna du. Alegia:

 

a.

Oso pentsamendu arraroak ditu.

  b. Ez da batere malgua.
  c. Pentsamendu aurrerakoiak ditu.
  d. Oso ideia ilunak ditu.
       
34. Lantegi bateko zuzendariari gutuna idatzi behar diozu lanpostu bat eskatzeko. Eskutitza hasteko, zer jarriko zenioke?

 

a. Zuzendari txit agurgarria:
  b. Zuzendari jaun / andre hori:
  c. Zuzendari andre txit gorena:
  d. Zuzendari jaun / andre prestu eta agurgarria:
       
35. Atzo zenbat ..... ligatu zenuen?

 

a. neskarekin
  b. neskekin
  c. mutikoekin
  d. mutikokin
       
36. Etxea garbitzen ari nintzela, .....

 

a. telefonoz deitu zenidan.
  b.

ezin ninteke tabernara joan.

  c. eskatzen zenidan dirua.
  d. txirrina joko lukete.
       
37.

Ondorengo multzoetako hitz batek EZ du zerikusirik besteekin, esanahiari dagokionez.

 

a. Itsasadar, itsasbide, itsaskor, itsasargi.
  b. Enbor, hosto, adaburu, hostotza.
  c. Errekasto, lats, ur-laster, ibai.
  d. Gogo, irrika, grina, desio.
       
38. Esaldiaren ordenaren arabera, zein da zuzena?

 

a. Lanean agertu den gizona ez da lankidea.
  b.

Etxera gizona deitu duena nire aita da.

  c. Hitzaldia udaberriari buruz berandu bukatu zen.
  d. Gomendatu zidan irakasleak erosi nuen liburua.
       
39.

Azterketa gainditzea lortzen baduzu ere, .....

 

a. festa ederra egingo dugu.
  b. erakutsi behar diguzu titulua.
  c. ez zara gustura geldituko.
  d. hurrengo azterketa ere gaindituko duzu.
       
40. Ez dakizula paperezko txori hori egiten?

 

a. Probatu al duzu?
  b.

Frogatu al duzu?

  c. Dastatu al duzu?
  d. Froga egin duzu?
       
41. Aberats, emankor, oparo edo, .....

 

a. asko.
  b. naro.
  c. franko.
  d. uztaro.
       
42. Bazterretxeko ..... egunsentian ..... ibili ziren diru eske.

 

a. seme alabak etxez etxe
  b.

seme-alabak etxez etxe

  c. seme-alabak etxerik-etxe
  d. seme alabak etxerik etxe
       
43.

Erdi Aroan, kultura kristaua eta musulmana uztartu ziren, hau da, .....

 

a. borrokan ibili ziren.
  b.

aldendu ziren.

  c. nahasi ziren.
  d. elkarren kontra jarri ziren.
       
44. Zein dago GAIZKI esanda?

 

a. Lepoa eginda nago.
  b.

Lehengo lepotik dugu burua.

  c. Nire lepotik bizi nahi du.
  d. Lepoa egingo nuke!
       
45. Behaztopa egin eta ezkerreko belaunean .....

 

a. min handia hartu du.
  b. min handia eman du.
  c. min asko hartu du.
  d. min asko egin du.