EGA NAFARROA

2004ko ekaina: aukera anitzeko galderak (16-30)

16.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Argazki hauek Hiru Erregeen Mahaira joan ginelakoak dira.

 

b. Ederregia izanagatik, arrakasta itzela du Arkaitzek neskekin.

 

c.

Realak gola sartzen zuen bitartean, Athleticek bi hartzen zituen.

 

d. Jakitera, ez nintzatekeen zinemara joanen, ederki aspertu naiz eta.

 

     

17.

Askotan joaten zara Baionako lagunak bisitatzera? —Bai, jakina, .….

 

a. noiz edo behin joaten naiz.

 

b. tarteka-marteka joaten naiz.

 

c. maiz joaten naiz.

 

d. bakanka joaten naiz.

 

     

18.

Haserre etorri da gaur Aitziber. Hau da:

 

a. kopetilun etorri da.

 

b. artega etorri da.

 

c. adoretsu etorri da.

 

d. txolin etorri da.

 

     

19.

Erreparatu puntuazioari eta aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Nire auzoko lagunek, ez dakite askotan nora joan asteburuetan.

 

b. Aizu Kepa, etorriko zara jolastera gurekin, etxean uzten badizute?

 

c. Badakizu nor den hori?. Bai ba; hori nire lehengusua da.

 

d. Umeak, beraz, ausartak badira ere, ezin dira joan eskolara bakarrik.

 

     

20.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Zara Edurneren anaia? Esan jartzeko, bai?

 

b. Dago Jokin? Gauza bat esan nahi diot.

 

c.

Jolastuko gara Itziarrekin eta?

 

d. Goaz hemendik! Aspertuta nago.

 

     

21.

Negu aldean ..... gaitzak egin ohi ditu toki ospeletan.

 

a. hozkirri

 

b. egutera

 

c. laiotz

 

d. horma

 

     

22.

Erreparatu puntuazioari eta aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Sabino Mendiluzek, Kaxarna elkarteko presidenteak kargua utzi du.

 

b. Kaxarna elkarteko presidente, Sabino Mendiluzek kargua utzi du.

 

c. Kaxarna elkarteko presidente Sabino Mendiluzek, kargua utzi du.

 

d. Sabino Mendiluzek, Kaxarna elkarteko presidenteak, kargua utzi du.

 

     

23.

Horrek euliaren keinua nahikoa du haserretzeko. Bestela esanda:

 

a. Euli bat ikusi orduko irainka hasten da, gordin.

 

b. Euliek nazka ematen diotenez gero, ez du bakerik haiek harrapatu arte.

 

c.

Eulizalea izanik, sufritzen du inork euliak akabatzen dituenean.

 

d. Ezin zaio deus ere esan, sentibera baita oso.

 

     

24.

Edozein aldizkari ..... heriotzaren bat gertatzen dela .....

 

a. hartuko bagenu ikusiko genuke.

 

b. hartu bagenu ikusi genukeen.

 

c. hartu bagenu ikusi genuke.

 

d. hartuko bagenuke ikusiko genuen.

 

     

25.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Sei bana mila euro eman zioten bakoitzari.

 

b. Seme hori asko iruditzen zaio aitari.

 

c. Horrek jateko baizik ez du balio: jan-txakurra da.

 

d. Juantxok erosi duen auto berriak 20.000 euro kostatzen du.

 

     

26.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Non bizi zara? —Ni bizi naiz Gorriti kalean.

 

b. Badakizu nor etorri zen atzo Paristik? —Mertxe Paristik etorri zen atzo.

 

c. Zergatik nire diruak ez du balio?

 

d. Zergatik ez didazu kontatzen Eiderrek esan dizuna?

 

     

27.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Zu ez natzaizu batere atsegin niri.

 

b. Esaten ari zatzaizkidate zuei hori ez dela horrela.

 

c.

Kontzertu hau Baluartetik ari gatzaizkizue eskaintzen.

 

d. Gustatzen zaizkit beldurrezko filmak ikustea.

 

     

28.

Hiru euroren goxokiak erosi ditut. Hau da:

 

a. hiru euroren truke eros daitezkeen goxokiak erosi ditut.

 

b. goxokiak goxoki, hiru erosi ditut.

 

c. hiru euroko goxokiak soilik erosi ditut.

 

d. goxoki bakoitzak hiru euro balio zuen.

 

     

29.

Disko berri horiek ..... ekarri ditu.

 

a. niretzako

 

b. gutako

 

c. zuretako

 

d. zurentzat

 

     

30.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Ura irakiten denean bota behar dizkiozu makarroiak.

 

b. Buruari eragin zion ezetz esanez.

 

c.

Etxez aldatu dugu.

 

d. Besotik heldu dut eta etxera eraman dut.