EGA NAFARROA

2004ko ekaina: aukera anitzeko galderak (31-45)

31.

Aukeratu esaldi zuzena euskara batuan.

 

a. Martxoaren hogeiean itzuliko dira Piriniotatik mendizaleak.

 

b. Urriaren hogeita hamaiketik hasita egunero eginen dut kirola.

 

c. Uztailaren hamaikatik abuztuaren lehenera arte hartuko ditut oporrak.

 

d. Abuztuaren lehengo egunetik hasita ez naute ikusiko herrian.

 

     

32.

Beste aitzakia batzuk eman beharko ..... guk haiek sinestea nahi .....

 

a. dizkiguzu baduzu.

 

b. gaituzu badizugu.

 

c. zenizkigukezu badiguzu.

 

d. dizkiguzu bazenuen.

 

     

33.

Zure herriko udalera idatzi duzu obra baimena eskatzeko. Aukeratu bukaera egokia.

 

a. Eskatutakoa onartuko duzulakoan, izan ongi.

 

b. Badakit eskatutakoa onartuko duzuelako. Beraz, eskerrik asko.

 

c. Besterik gabe eta adeitasunez, agurtzen naiz.

 

d. Dagozkion ondorioak izateko idatzi dut eskaera hau.

 

     

34.

Ondoko hitz pareetan, zein EZ dira sinonimo?

 

a. Begiratu so egin

 

b.

Ler

pinu

 

c. Behiala behinola

 

d. Aurki ifrentzu

 

     

35.

..... gau izartsu batean Miren eta biok elkarrekin abiatu ginen .....

 

a. Uztaileko etxerantz.

 

b. Uztailaren etxerantz.

 

c. Uztailaren etxerutz.

 

d. Uztaileko etxerantza.

 

     

36.

Zein dago GAIZKI?

 

a. Bazeneki nor etorri zen atzo...!

 

b. Ez gara egunero etortzen ahal.

 

c.

Horrela biziko bagina beti, ondo ginateke, Kattalin.

 

d. Zure hanka-sartzeak denok jasatzen ditugu.

 

     

37.

Aukera esaldi zuzena.

 

a. Horma oker dagoen susmoa dut.

 

b. Ikastetxean badago irakasle zahar bat musika dakienik.

 

c. Noski marka hautsiko dudala!

 

d. Ez dirudi bidean izotza dagoela.

 

     

38.

Nola gustatzen zaizu kafesnea?

 

a. Nahiago izaten dut kafe beltza hartu.

 

b. Ez zait kafesnea gustatzen; kafe bakarra hartzen dut nik.

 

c. Esne xorta hotzez hautsia.

 

d. Niri kafea kafe-kafe gustatzen zait.

 

     

39.

Hamalau ofizio, hamabost miseria. Bestela esanda:

 

a. Ofizio guztiak beretako nahi dituela eta horrek ez diola zoriontasunik ematen.

 

b. Mokofina dela lanean eta, horren ondorioz, miseria gorrian bizi dela.

 

c. Makina bat lan mota egiten badu ere, ez duela bakar batean ere atarramendu onik ateratzen.

 

d. Ofizio bat baino gehiago badu ere, ez dela bakar batean ere laketzen.

 

     

40.

Zein dago GAIZKI?

 

a. Aitzaki ederra jarri didazu ez etortzeko!

 

b. Polita da erosi duzun atorra beltz hori.

 

c.

Burdinazko hesia jarri du etxe inguruan.

 

d. Arbola baten azpian gelditu zen lotan.

 

     

41.

..... grebak merkatua esnekirik gabe utzi du.

 

a. Esne-ekoizleen

 

b. Esnekarien

 

c. Esnelarien

 

d. Esne-egileen

 

     

42.

Martinek bere lagun bat aurkeztu dizu: Hau Xabi duzu, nire laguna. Eta zuk:

 

a. Banengoen, ba, ni...!

 

b. Poztu egiten naiz.

 

c. Bejondeizula!

 

d. Urte askotarako!

 

     

43.

Aukeratu esaldi egokiena.

 

a. Oso bero handia egiten du eskuarki Andaluzian.

 

b. Hotz txikia egiten du bulegoaren barnean.

 

c. Baloi asko izaten du jokalariak, baina ez du golik sartzen.

 

d. Bero asko egiten du udan eta egun askotan, gainera.

 

     

44.

Hurrengo hitz multzoetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zein?

 

a. Harrokeria, hantura, oilarkeria, laineza

 

b. Sala, ateburu, mandio, korta

 

c. Ohartarazi, abisatu, gaztigatu, higuindu

 

d. Uharte, olatu, apar, labar

 

     

45.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Tontoa dirudizu.

 

b. Iruditzen zitzaidan niri!

 

c. Zu ergela zarela dirudi.

 

d. Zozoa zarela ematen dit.