61. |
Etorkin familia hori pobre baino pobreagoa
da. Hau da: |
|
|
a. |
ilargia labean daukate. |
|
|
b. |
ur gaineko bitsetan bizi dira. |
|
|
c. |
esne mamitan bizi dira. |
|
|
d. |
zorriak hazten bizi dira. |
|
|
|
|
62. |
Trafikoa gorabehera, garaiz iritsi gara.
Bestela esanda: |
|
|
a. |
Trafikoa batzuetan handia, besteetan eskasa
zen, eta ongi iritsi gara. |
|
|
b. |
Bazen trafikoa, baina, hala ere, garaiz
iritsi gara. |
|
|
c. |
Ez zegoen trafiko handirik eta garaiz
iritsi gara. |
|
|
d. |
Autoak gora eta behera zebiltzan erretentziorik
gabe eta garaiz iritsi gara. |
|
|
|
|
63. |
Pasatuko zenuke bakar-bakarrik gau bat
hilerrian? Ez izan dudarik, baina .…. |
|
|
a. |
orpoz ipurdi egongo nintzateke. |
|
|
b. |
bizian eta hilean. |
|
|
c. |
odol bizian gau osoan. |
|
|
d. |
beldurrak airean egongo nintzateke. |
|
|
|
|
64. |
Agurtzanek eta Liernik, aspaldiko partez,
..... ikusi ..... atzo zineman. |
|
|
a. |
Elkar zuten |
|
|
b. |
elkarri zioten |
|
|
c. |
elkarri zuten |
|
|
d. |
elkar ziren |
|
|
|
|
65. |
3/8 niretzat; gainerakoa, zuentzat.
Hau da: |
|
|
a. |
hiru zortziren niretzat; gainerakoa, zuentzat. |
|
|
b. |
hiru zortziko niretzat; gainerakoa, zuentzat. |
|
|
c. |
zortziaren herena niretzat; gainerakoa,
zuentzat. |
|
|
d. |
zortziren hiru niretzat; gainerakoa, zuentzat. |
|
|
|
|
66. |
Aukeratu hitz sorta zuzena. |
|
|
a. |
Bide-hotela, etxe-orratza, aterpetxea,
erretena |
|
|
b. |
Hirugiharra, birika, txingarra, urdaia |
|
|
c. |
Orlegia, urrina, horia, gorria |
|
|
d. |
Handia, gaitza, artega, erraldoia |
|
|
|
|
67. |
....., ikasiena behinik behin bada. Bai
alafede! |
|
|
a. |
Gelako mutikorik indartsuen ez bada ere |
|
|
b. |
Gelako mutikorik indartsuena izan ezean |
|
|
c. |
Gelako mutikorik indartsuena ez bada |
|
|
d. |
Gelako mutikorik indartsuena ez bada ere |
|
|
|
|
68. |
Nola deitzen zaio, beste modu batean, mendi
txiki bati? |
|
|
a. |
Opil. |
|
|
b. |
Muino. |
|
|
c. |
Aldats. |
|
|
d. |
Sastraka. |
|
|
|
|
69. |
Aukeratu esaldi zuzena. |
|
|
a. |
Zu ezik, gainerako adiskide guztiak herri-bazkarian
zeuden. |
|
|
b. |
Bihar mendira joatekotan, gaur goiz oheratu
beharko dugu. |
|
|
c. |
Inori emanez gero, zuri emanen nizuke.
Zalantzarik ez dut. |
|
|
d. |
Mendira joanez gero, prestatu bezperatik
ogitartekoak. |
|
|
|
|
70. |
Karmen ..... joan da Zugarramurdira. |
|
|
a. |
irakasletzat |
|
|
b. |
irakaslea |
|
|
c. |
irakasle bezala |
|
|
d. |
irakasle |
|
|
|
|