EGA NAFARROA

2004ko iraila: aukera anitzeko galderak (1-15)

1.

Zergatik ez duzu egin nik agindutakoa, Kepa? Erantzun galderari:

 

a. Ez dudalako nahi izan ez dut egin.

 

b. Nahi izan ez dudalako ez dut egin.

 

c. Ez dut egin ez dudalako nahi izan.

 

d. Ez dudalako ez dut egin nahi izan.

 

     

2.

Ezin izan dut lorik egin; gau osoa ..... batean eman duzu.

 

a. zurrunga

 

b. zurrusta

 

c. zurrupa

 

d. zuztar

 

     

3.

Puntuazioari dagokionez, zein esaldi dago ongi?

 

a. Hamaiketakoa, bukatutakoan jokoak izanen dira haurrentzat.

 

b. Datorren ostegunean hilak 17, hartuko ditugu oporrak.

 

c. Liburutegiko arduradunek, erabilera ez egokia sumatu dute.

 

d.

Etxera bueltatutakoan konturatu ginen goizeko hirurak zirela.

 

     

4.

Lan gutxi egin du Ferminek bere bizian. Bestela esanda:

 

a. Ez du kolpe zorririk jo bere bizian.

 

b. Ez zaio, ez, hernia handirik atera.

 

c. Gosea baino faltsuagoa izan da beti.

 

d. Ez du ezta izerdi tantarik ere atera bere bizian.

 

     

5.

Maiz aski ekarri ohi ditu, baina atzo ez ..... onddorik Xabierrek menditik.

 

a. zekartzan

 

b. zituen ekarri

 

c. zekarren

 

d. zituen ekartzen

 

     

6.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Zu eta zure lagunekin joango naiz afaltzera.

 

b. Irakasle, ikasle eta gurasoei bidali diegu gutuna.

 

c.

Gurasoak eta gazteen arteko harremanak hobetzen ari dira.

 

d. Burlata, Goizueta eta Leitzak pilotari onak atera dituzte.

 

     

7.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Bilboko toki ezagunenean ibiltzen naiz poteatzen: Zazpi Kaletan.

 

b. Hainbat pertsonei ez zaizkie gustatzen halako lekuak.

 

c. Karlosi ere ez zaizkio gustatzen hainbeste jendea dabilen tokiak.

 

d. Konforme, baina zenbat toki daude hori baino animatuagoak?

 

     

8.

Zein esaldi da zuzena euskara batuan?

 

a. Munduko gauzik ederrena, jan eta lo egitea. Bai, alafede!

 

b. Urrezko katearik handiena erosi diot nire lagunari.

 

c. Hartu duzu sakelako telefonoa?

 

d. Iraken heriotz ugari gertatzen ari da egun.

 

     

9.

Zein esaldi da zuzena?

 

a. Iaz Real Madril lehengoa gelditu zen Espainiako futbol ligan.

 

b. Hainbat mutilei kontatu diezu gezur bera, neska!

 

c. Menderen mende hala izan omen da; hala diote behinik behin adituek.

 

d. Hauen guztien artean, zein da animalirik ederrena?

 

     

10.

Trena gustatzen zait eta baita autoa ere. Zeinek EZ du ideia bera adierazten?

 

a. Bai trena, bai autoa, biak ditut gustuko.

 

b. Trena izan ezik, autoa ere gustuko dut.
  c.

Trena ez ezik, autoa ere gustuko dut.

 

d. Nola trena hala autoa, biak ditut gustuko.
       

11.

Esanahiari dagokionez, ondoko hitzetatik batek EZ du zerikusirik besteekin. Zeinek?

 

a. Tarrapatan.

 

b. Itsumustuan.

 

c. Ezkutaketan.

 

d. Arrapaladan.

 

     

12.

Tomax ostatutik bota du nagusiak edaririk ordaintzen ez duelako. Hau da:

 

a. Ez duenez gero ordaintzen bota du nagusiak Tomax ostatutik.

 

b. Nagusiak Tomax ostatutik bota du zergatik ez baitu edaririk ordaintzen.

 

c. Nagusiak Tomax ostatutik bota du ezen edaririk ez du ordaintzen.

 

d. Ordaintzen ez duenez gero bota du nagusiak Tomax ostatutik.

 

     

13.

Izaskunek amaren antz izugarria du. Bestela esanda:

 

a. Ama bete-betea da.

 

b. Ama peto-petoa da.

 

c. Amaren azala du.

 

d. Amaren odolaldia du.

 

     

14.

Ezagutzen duzu Harkaitz Cano idazlea?

 

a. Ez da erraza hori ezagutzen.

 

b. Sarri saiatu naiz ezagutzeko.

 

c. Lotsa ematen dit horrelako jendea ezagutzea.

 

d. Ez nau inork animatu ezagutzea.

 

     

15.

Egiten ahal dizut galdera bat? Aukeratu erantzun egokiena.

 

a. Noski baietz, egin, egin!

 

b. Hala-moduz bada...

 

c. Bai horixe!

 

d. Esan gabe doa, bota!