EGA NAFARROA

2004ko iraila: aukera anitzeko galderak (15-30)

 

16.

Gaur ezin dut, baina bihar .....

 

a. begiratuko zaitut haurra.

 

b. lagunduko dizut etxeraino.

 

c.

gonbidatuko dizut afaltzera jatetxe eder horretan.

 

d. itxarongo zaitut elkarrekin joateko.

 

     

17.

Aukeratu esaldi egokia.

 

a. Erdi finalak jokatuko dituzte laster Europako Ligan.

 

b. Ni halako hiru da Susana.

 

c. Atzo goizean izan gara dentistarenean Senperen.

 

d. Aurreskolan dago gure alabarik gazteena.

 

     

18.

Nolako egurra, halako ezpala. Bestela esanda:

 

a. Egurra ona izan arren sutarako, ezpalak ez duela su handirik egiten.

 

b. Aurrekoaren jarrera eta portaera horrelako, ondokoarena ere halako.

 

c. Egurra eta ezpala oso onak direla sua pizteko.

 

d. Aurrekoaren jarrerak ez duela nahitaez ondokoarena baldintzatu behar.

 

     

19.

Entzun duzu utzi nizun diskoa?

 

a. Bai, entzun dut.

 

b. Bai, diskoa entzun dut.

 

c. Bai, entzun egin dut.

 

d. Bai, entzun dut gaur.

 

     

20.

Abuztuaren 15ean, ....., hasiko dira Leringo jaiak.

 

a. asteazkenez

 

b. asteazkenen

 

c.

asteazkenarekin

 

d. asteazkenak
       

21.

Aukeratu esaldi egokia.

 

a. Ez du beste egiterik: bere fisikoaz arduratu.

 

b. Gaztigatu mendi gailurrera iritsi bezain laster, mesedez.

 

c. Horrek ez du inoiz ordu fijorik jaikitzeko.

 

d. Zenbat hotz igaro duzun mendian, gizagaixoa!

 

     

22.

Ortografiari dagokionez, zein esalditan dago akatsen bat?

 

a. Parisera maiatzaren 8an joanen gara.

 

b. Aste santuan opor politak pasatu genituen.

 

c. Manifestazio ikaragarria izan zen Maiatzaren Lehenean.

 

d. Juan XXIII.ak oso osasun makala du.

 

     

23.

Eskatutako guztiak eraman ..... zuek, ez zenuketen goserik .....

 

a. bazenute pasatuko.

 

b. bazenituzte pasako.

 

c.

bazenitu

pasako.

 

d. bazenituzte pasatuko.

 

     

24.

Noiztik noiz arte egon zara Pagadi tabernan?

 

a. Hamarretatik goizeko hirurak arte.

 

b. Hamarrak laurden gutxietatik ordu biak arte.

 

c. Hamar t'erdietatik hiru t'erdiak arte.

 

d. Hamarrak laurdenetik hiru eta erdiak arte.

 

     

25.

Jonek etxean zein bulegoan egin dezake lan. Bestela esanda:

 

a. Etxean ez du lanik egiten, bulegoan baizik.

 

b. Ez du etxean lanik egiten, bulegoan besterik.

 

c. Etxean izan ezik, bulegoan ere egin dezake lan.

 

d. Etxean nahiz bulegoan egiten du lan.

 

     

26.

Ez dinat uste, Ane, gure lagun Joxe gurera etorriko .....

 

a. dela.

 

b. dunan.

 

c.

denik.

 

d. dukan.

 

     

27.

Udako bero zakarrek asko "atakatzen dute" aitona. Bestela esanda:

 

a. Uda osoa izerdi batean ematen du aitonak.

 

b. Udako bero zakarrek erasaten diote aitonari.

 

c. Udako atakerik latzenak jasan arren, aitona sano dago.
  d.

Udan bero egiten duenez, aitonak atakeak izaten ditu.

 

     

28.

Zein esaldi da zuzena?

 

a. Mikel Xabier baino handiagokoa da.

 

b. Mikel Xabier baina handiagoa da.

 

c. Mikel Xabier baino handiagoa da.

 

d. Mikel bezain handiagoa da Xabier.

 

     

29.

Zurekin geldi ..... nahi baduzu, esan berehala.

 

a. nadin

 

b. nendin

 

c. nintekeela

 

d. nendila

 

     

30.

Gaurko neska gazteen ..... erretzen dute.

 

a. % 62k

 

b. % 62ak

 

c.

% 62ek

 

d. % 62-k