EGA NAFARROA

2004ko iraila: aukera anitzeko galderak (31-45)

31.

"Billabesa"n txirrina jo nahi duzu, baina ezin duzu, eta txirrinetik hurbil dagoenari:

 

a. Joko duzu txirrina, mesedez?

 

b. Zer iruditzen zaizu txirrina sakatuko bazenit?

 

c. Jotzak txirrina, hi! Ni ez nauk iristen eta!

 

d. Sakatzen didazu txirrina, mesedez, hemendik ezin dut eta?

 

     

32.

Honakoxe hau esan zion amak alabari. Aukeratu segida zuzena:

 

a. Ez dun zertan erantzun beharrik hain gogor.

 

b. Erne zer esaten dunan, mukizu!

 

c. Kontuz ibili zer esaten dunanarekin, neskato!

 

d. Hirekin ez zagon zer egitekorik.

 

     

33.

On Tiburtzio oso pertsona aberatsa eta boteretsua da. Bestela esanda:

 

a. eltze askotako burruntzia da.

 

b. hori bai ale ederra!
  c. ur handiko arraina da.

 

d.

bere onenean dago.

 

     

34.

Ahots gora esaten ..... esaten ..... ere, niri bost!

 

a. duela duela

 

b. duena duena

 

c. duena duela

 

d. duela duena

 

     

35.

Idazlan laburrak hogei lerro ditu; bada, horietako hamaika ..... gauza bera esaten da.

 

a. lerroetan

 

b. lerroan

 

c. lerrotan

 

d. lerroez

 

     

36.

Zein esaldi da zuzena?

 

a. Dirua izatekotan, etxe hori erosiko nuke.

 

b. Dirua izan ezik, etxe hori erosiko nuke.

 

c.

Dirua izan banu, etxe hori erosiko nuke.

 

d. Dirua izanez gero, etxe hori erosiko nuke.

 

     

37.

Zein hitz bikote EZ da egokia?

 

a. Harri galanta

 

b. Pertsona otzana

 

c. Zuhaitz gizena

 

d. Neskatxa pinpirina

 

     

38.

Oso mutil atsegina dugu Imanol; jende guztiak maite du, hain da .….

 

a. maitabera.

 

b. maitagarria.

 

c. maitekorra.

 

d. maitekoia.

 

     

39.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Sehaskari eraginez lokartu zuen haurra.

 

b. Atarikoak egiten asko ikasten da.

 

c. Lurdesi idatzi nion astebururako nire planak azalduz.

 

d. Irakurriz eta irakurriz eman zuen arratsalde osoa.

 

     

40.

Ezta hurrik eman ere! Zer esan nahi du esamolde horrek?

 

a. Gosez hiltzen bada, hil dadila, baina etsaiari ezta hurrik ere.

 

b. Oso zikoitza, zuhurra da eta ez du ezer ematen.

 

c.

Ez nuen imajinatu ere egiten.

 

d. Egun onak ematen ditu, baina hortik aurrera...
       

41.

Ez iezaiozu, mesedez, kasurik egin, eri plantak egiten ari baita. Bestela esanda:
  a. Planta ederrekoa bada ere, hobe kasurik egiten ez bazaio.

 

b. Garbi dago: kasu eginez gero, ez du eri plantarik egiten.

 

c. Gure laguna ez dago gaixo, hala izatearen itxura egiten ari bada ere.

 

d. Itxura ederrekoa bada ere, noizean behin gaixotzen da.

 

     

42.

Noiz jaio zen Jexux Mari?

 

a. 1945eko ekainaren 11n.

 

b. 1.945.eneko ekainaren 11n.

 

c. 1945eko Ekainaren 11an.

 

d. 1.945eko ekainaren 11an.

 

     

43.

Gazteak baleki, zaharrak baleza. Zer esan nahi da horrekin?

 

a. Gaztea eta zaharra, biak ala biak, ez daude konforme bizitza honen egoerarekin.

 

b. Gaztea jakintsua bada ere, ez dela zaharraren jakintasun mailara iristen.

 

c. Gazteak duen zerbait zaharrari falta zaio, eta alderantziz ere bai.

 

d. Zaharra gazte izan zen bezala, gaztea ere zahartuko dela.

 

     

44.

Zer EZ zenioke esango mutiko bati?

 

a. Mutiko lerdena egiten ari zaigu Mikel.

 

b. Errea da gero gure mutiko koskor hau!

 

c. Oilotzen ari da Salaberriko Iker.

 

d. Hau mutiko gajoa!

 

     

45.

..... deitu ahal bezain laster, berantetsita egonen bainaiz.

 

a. Iruñera ailegatzen zarenean

 

b. Heldu eta Iruñera

 

c. Iruñera ailegatzerako

 

d. Iruñera ailegatuko zarenean