EGA NAFARROA

2004ko iraila: aukera anitzeko galderak (46-60)

46.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Esaiozu mutiko horreri isil dadila, mesedez.

 

b. Atxaga da euskal idazleetan hoberenetarikoa.

 

c.

Ezin zaie kasurik egin neskato berritsu hoiei.

 

d. Ekarri diozu Esterreri gaurko egunkaria?

 

     

47.

Erakunde ofizial batera bidali beharreko gutunaren agurra:

 

a. Zuzendari hori:

 

b. Zuzendari jaun txit gorena:

 

c. Kaixo, zuzendari jauna:

 

d. Zuzendaria horri:

 

     

48.

Nola idazten da 23.718?

 

a. Hogeita hiru mila zazpiehun eta hemezortzi.

 

b. Hogeita hiru mila zazpirehun da hamazortzi.

 

c. Hogeita hiru mila zazpiehun ta hemezortzi.

 

d. Hogeita hiru mila zazpirehun eta hamazortzi.

 

     

49.

Sinonimo pare hauetako bat GAIZKI dago. Zein?

 

a. Izara maindire

 

b. Trumoi ostots

 

c. Erabat arras

 

d. Oparo zeharo

 

     

50.

Aukeratu esaldi zuzena.
  a. Ainhoa ez da etorri; hortaz, zuk joan beharko duzu.

 

b. Ez duzu erosi? Ez, eske oso garestia zen.

 

c.

Seietan atera da Madrilera; dagoeneko, han izan beharko du.

 

d. Nik ere hala uste dut: dagoeneko han izan beharko duela.

51.

Axunek zortzi urte betetzen ditu. Bere lagunak merienda egitera etorriko dira, eta zuk ohar txiki bat utzi diozu. Aukeratu esaldi egokiena.

 

a. Ni ez egon arren, zuen portaera ezin hobea izango delakoan nago.

 

b. Ni etorri arte, ez hartu merienda. Ongi portatu.

 

c. Lana bukatzeke dut. Berehala joanen natzaizue. Karmen.

 

d. Axun, bigilatu dena ongi joan dadin. Itxoin pixka bat, banoala berehala.

 

     

52.

Robert de Niro oso pertsona ezaguna da; horregatik, esaten dugu .….

 

a. sona handiko pertsona dela.

 

b. oso pertsona xelebrea dela.

 

c. benetan pertsona xehea dela.

 

d. kanporakoia dela.

 

     

53.

Esan zenuen euria eginen zuela eta... bai egin ere! Aukeratu esaldirik jatorrena.

 

a. Badut begi bat...

 

b. Ez zait bat ere eskapatzen.

 

c. Ez pentsa, txirulak kasualitatez jo du.

 

d. Azti-hitzak izaten dira nireak.

 

     

54.

Aukeratu esaldi zuzena.

 

a. Eparotz herria Nafarroako iparralderantz erortzen da.

 

b. San Fermin eguna ostiralean erortzen da.

 

c. Oso eroria ikusi nuen lehengoan gure ama.

 

d. Baztango klima hezea ez zait batere ongi erortzen.

 

     

55.

Zein esaldi dago euskara batuan zuzen idatzita?

 

a. Bihar, hilak 16an, irekiko da autobide berriaren lehen zatia.

 

b. Uztailaren 7n ez dugu lanik egiten Iruñean.

 

c. 2003ko martxoak 15ean bukatzen da eskabideak aurkezteko epea.

 

d. Gaur zortzi, hilak 21, urteak beteko ditut.

 

     

56.

Ondoko hitz sortetan hitz bat lekuz kanpo dago. Zeinetan?

 

a. Muino, gailur, erpin, gain.

 

b. Amaginarreba, iloba txiki, erregina, suhi.

 

c.

Lerden, lirain, eder, polit.

 

d. Teniente, kaporal, jeneral, koronel.

 

     

57.

Zein dago euskara batuan zuzen idatzita?

 

a. Lautan hogeita hamabost.

 

b. Lauretan hogeita hiru.

 

c. Seirehun eta hamairu.

 

d. Hirurehun ta hamazortzi.

 

     

58.

Sinonimo pare hauetako bat GAIZKI dago. Zein?

 

a. Ezkongabe ezkongai

 

b. Bizkor azkar

 

c. Aurrera gibelera

 

d. Haserretu muturtu

 

     

59.

Zein esaldi da zuzena euskara batuan?

 

a. Lehorte honekin urarik ere ez dago errekan.

 

b. Ez dut giltzik aurkitzen.

 

c. Jatetxe famatua eta ez dute ezta arrozarik ere.

 

d. Bota al diozu gatzik entsaladari?

 

     

60.

Gaixo bat joan da zure kontsultara; aztertu ondoren, ulertzeko moduko azalpen hau eman diozu:

 

a. Ez dakit hurrengo kukua entzungo duzun... Lastima!

 

b. Kontuz ibili! Zelula epitelioidez osaturiko granulomak dituzu.

 

c.

Lasai, udazkeneko gaixotasuna da. Birus iragazkor batek sortutako eritasun pandemikoa duzu.

 

d. Kasu pattarrarekin! Ez dut gibel hori batere santu ikusten.