EGA NAFARROA
76. |
Zer dela-eta etorri zara? Zein da erantzun zuzena? | ||
|
a. | Zuekin argi hitz egin asmoz etorri naiz, ea behingoz elkar ulertzen dugun! | |
|
b. | Zergatik bai! Gogoak eman dit eta hementxe naukazu. | |
|
c. | Pixka bat laguntzearren etorri naiz, badakit-eta gaixo antzean zabiltzala. | |
|
d. | Etorri etorri naiz, zeren ez dut etxean gelditu nahi izan. | |
|
|
||
77. |
Makillajeari esker, Kattalin festako ..... bihurtu zen. | ||
|
a. | emakumerik politen | |
|
b. | emakumerik politena | |
|
c. | emakumea politena | |
|
d. | emakume politenik | |
|
|||
78. |
Beheko hitzetatik zein da jori hitzaren sinonimoa? | ||
|
a. | Saldo. | |
|
b. | Talde. | |
|
c. | Ugari. | |
|
d. | Opari. | |
|
|||
79. |
Iker, ..... Iruñera heldu den astean? | ||
|
a. | baduzu joaterik | |
|
b. | joan zitezke | |
|
c. | joaten ahal duzu | |
|
d. | joango ahal zara | |
|
|||
80. |
Afaldu eta gutxira, amak bere seme-alabei “…..” esan die. Aukeratu egokiena: | ||
|
a. | Lo egitera! | |
|
b. | Lotara! | |
|
c. | Lo hartzera! | |
|
d. | Lotaratzera! | |
|
|||
81. |
Aukeratu esaldirik egokiena. | ||
|
a. | Sartu da sukaldean, eta amona ikusten du sutondoan. | |
|
b. | Laster izaten da herriko alkate gure lagun Mikel. |
|
|
c. | Autoan sartu, motorra piztu eta abiatu zen. | |
|
d. | Gero etortzen da irakaslea institutura. | |
|
|||
82. |
Familiako guztiak jakinaren gainean zeuden. Zein EZ da baliokidea? | ||
|
a. | Ama ez ezik, familiako beste guztiak ere jakinaren gainean zeuden. | |
|
b. | Ama izan ezik, familiako beste guztiak jakinaren gainean zeuden. | |
|
c. | Amaz gain, familiako beste guztiak ere jakinaren gainean zeuden. | |
|
d. | Bai ama bai familiako beste guztiak jakinaren gainean zeuden. | |
|
|||
83. |
Umeak ….. edan du esnea. | ||
|
a. | mauka-mauka | |
|
b. | zarta-zarta | |
|
c. | zipli-zapla | |
|
d. | zanga-zanga | |
|
|||
84. |
Zein dago gaizki? | ||
|
a. | Jasone ezkondu zeneko argazkiak zuri-beltzean daude. | |
|
b. | Argazkiak atera zituztenerako, ordu bata inguru izango zen. | |
|
c. | Argazkiak ateratzen hastearekin batera atertu zuen. | |
|
d. | Argazkiak eta gero, bazkaltzera joan ginen denok. |
|
|
|||
85. |
Okindegian orea harrotzeko erabiltzen den osagaia: | ||
|
a. | Altxagarria. | |
|
b. | Altxatzailea. | |
|
c. | Altxakorra. | |
|
d. | Altxagailua. | |
|
|||
86. |
Poliziek lapurra galdekatu badute ere, ….. | ||
|
a. | ez du eztarria arindu. | |
|
b. | ez du oiloa askatu. | |
|
c. | ez du txintik esan. | |
|
d. | ez du zama beheratu. | |
|
|||
87. |
Arazoak arazo, haiek baino hobeki bizi gara gu. Hau da: | ||
|
a. | Arazo handiak ditugunez, gu ez gara haiek bezain ongi bizi. | |
|
b. | Haiek ez dira gu bezain ongi bizi, nahiz eta guk arazoak ditugun. | |
|
c. | Arazoak gorabehera, haien bizimodua gurea baino hobea da. | |
|
d. | Gure bizimodua ez da haiena baino hobea, guk arazoak baititugu. | |
|
|||
88. |
Zeinetan dago letra larria zuzen erabilita? | ||
|
a. | Eta han zegoen Iratxoa, errekako Lamiari begira. | |
|
b. | Pulitzer Saria idazle Aleman bati eman diote. | |
|
c. | Mahai gaineko Hiztegia erabili behar duzu kontsultarako. | |
|
d. | Nafarroako Gobernuak onartuko du proposamena. |
|
|
|||
89. |
Etxea erre zaigu eta kale gorrian gelditu gara. Zer esango zenuke? | ||
|
a. | Beharrik! | |
|
b. | Gureak egin du! | |
|
c. | Gaitz erdi! | |
|
d. | Bejondeigula! | |
|
|||
90. |
Nola lortu zenuten handik bizirik ateratzea? Aukeratu erantzun zuzena. | ||
|
a. | Ba, poliziari telefonoz deitzen! | |
|
b. | Beste egunean azaldu nion zure emazteari: artzain bati esker. | |
|
c. | Mapa eta iparrorratza erabilita topatu genuen bidea. | |
|
d. | Oraindik ez dakit, burua hausten edo. | |
|