EGA NAFARROA

Berriak: aukera anitzeko galderak (91-100)

91.

Gogoan duzu iaz garai honetan Argentinan zeundela, ezta?

 

gaizki
a. Noski baietz gogoratzen naizela.

 

gaizki
b. Atzo izan balitz bezala iruditzen zait gogoratzen naizena.

 

c. Halako bidaia egin ondoren, gogoratuko ez naiz, bada!

 

gaizki
d. Bidaia luzea egin nuela gogoratzen naiz. Jakina baietz!

 

 

 

92.

Zein esaldi EZ da zuzena?

 

gaizki
a. Nire autoaren aldean, zurea berria da oso.

 

b. Ez zara dutxatu eta gaizki usaintzen duzu.

 

gaizki
c. Egin itzazu azkar ariketa guztiak, berandu da eta!

 

gaizki
d. Soineko horrek oso ongi ematen dizu.

 

   

93.

Besoa hautsia izanagatik ere, ongi moldatzen lanean. Zein EZ da baliokidea?

 

gaizki
a. Beso hautsia gorabehera, …

 

gaizki
b. Besoa hautsia izan arren, …

 

c. Besoa hautsia izatekotan ere, …

 

gaizki
d. Besoa hautsia badu ere, …

 

 

 

94.

Usain sarkor desatsegina:

 

gaizki
a. Higuina.

 

b. Kiratsa.

 

gaizki
c. Mingotsa.

 

gaizki
d. Kedarra.

 

   

95.

Gure lagun hori burutik jota dago. Aukeratu baliokidea EZ dena.

 

gaizki
a. Burutik egina dago.

 

gaizki
b. Pitza-pitza eginda dago.

 

gaizki
c. Erotua dago.

 

d. Leher eginda dago.

 

   

96.

Horrek aurten lortuko du EGA. Aukeratu erantzun egokia.

 

gaizki
a. Buruz jota zaude!

 

gaizki
b. Ezta egia izan!

 

gaizki
c. Halakoa sinetsi ez!

 

d. Bai, zera!

 

   

97.

Egundokoak esan zizkidan. Zein EZ da baliokidea?

 

gaizki
a. Sekulakoak esan zizkidan.

 

gaizki
b. Inon direnak esan zizkidan.

 

c. Aho txikiarekin esan zizkidan.

 

gaizki
d. Kristorenak esan zizkidan.

 

   

98.

Zein da jarraipen zuzena? Hain da harrigarria entzun dudana, …..

 

gaizki
a. ez dakidala zer sinetsi.

 

gaizki
b. ez baitakidan zer sinetsi.

 

gaizki
c. non ez dakidala zer sinetsi.

 

d. ezen ez baitakit zer sinetsi.

 

   

99.

Proposamena ezetsi dute sindikatuek. Beraz, …..

 

gaizki
a. etsipenez hartu dute.

 

b. arbuiatu dute.

 

gaizki
c. ontzat eman dute.

 

gaizki
d. gerizatu dute.

 

   

100.

Hil hurren bazegoen ere, ingurukoak ezagutu egiten zituen. Bestela esanda:

 

a. Hilzorian bazegoen ere, …

 

gaizki
b. Heriotzean bazegoen ere, …

 

gaizki
c. Hiltzen bazen ere, …

 

gaizki
d.

Hil-unean bazegoen ere, …