EGA NAFARROA

HIZKUNTZA BALIABIDEAK
Aukera anitzeko galderak (40)

1.

Bistaz bakarrik ezagutzen duzu Ane. Hau da:

  a. Begirada batean bakarrik.
  b. Aurpegiz bakarrik.
  c. Ikusiz bakarrik.
  d. Aurrez aurre bakarrik.
       
2. Lortuko duzue eskatutakoa? Adierazi ZIURTASUNA:
  a.

Baietzean gaude.

  b. Agian.
  c. Lortuko ez dugu, ba!
  d. Apika.
       
3. Zein da zuzena?
  a.

Izena emateko iraila osoa dago.

  b. Otsailan egiten du hotz handiena.
  c. Apirila aldera hasiko da lanean.
  d. Abendu arte ez genuen ezer jakin.
       
4. Esandakoari kasu ....., honelakorik...
  a.

egin izan baliote / ez zitekeen gertatuko.

  b. egin baliote / ez zen gertatuko.
  c. egingo baliote / ez zen gertatuko.
  d. egin bazioten / ez zatekeen gertatuko.
       
5. Bi botila daude betetzeke. Zer esan nahi du?
  a.

Bi botila daudela bete gabe.

  b. Bi botila daudela beteta dagoeneko.
  c. Bi botila daudela betetzear.
  d. Bi botila daudela betetzeko prest.
       
6. Lan lasterra, lan alferra. Hauetako zeinekin erlazionatuko zenuke?
  a.

Azkar eta ongi, usoek bakarrik egiten dute hegan.

  b. Geroa, alferraren leloa.
  c. Non gogoa, han zangoa.
  d. Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez dira inoiz faltako.
       
7. NEKEZ ikusiko duzu basoan:
  a.

Asuna.

  b. Ezpela.
  c. Gorostia.
  d. Izokina.
       
8. Gertatzen zena gertatzen zela ere, beti irribarretsu egoten zen. Zeinek du esanahi EZBERDINA?
  a. Beti egoten zen irribarretsu, zer gerta ere.
  b.

Beti egoten zen irribarretsu, gertatzen zena gorabehera.

  c. Edozer gertatuta ere, beti egoten zen irribarretsu.
  d. Gertatuak gertatu, beti egoten zen irribarretsu.
       
9. Hi pitza-pitza egina hago! Hau da:
  a.

Makalduta hago!

  b. Neka-neka eginda hago!
  c. Burutik jota hago!
  d. Goseak eta egarriak hago!
       
10. Diru-laguntza bat eskatzeko gutuna idatzi duzu. Aukeratu bukaera egokia:
  a.

Agurra jaso nire aldetik.

  b. Segi bizkor.
  c. Horrenbestez, agur.
  d. Agur eta ohore.
       
11. Zein da jarraipen zuzena? Ez dakit...
  a.

agurtuko ote gaituztenik ere.

  b. ez zer esan ez zer egin.
  c. zer ordutan iritsiko direnik.
  d. noiz bazkalduko duten ala ez.
       
12. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena:
  a.

Erretxina.

  b. Ipurtarina.
  c. Maltzurra.
  d. Ziztrina.
       
13. Begitan hartuta nauka, …
  a.

eta beti laguntzeko prest izaten dut.

  b. eta izugarri miresten nau.
  c. eta maitasunez begiratzen dit.
  d. eta ez dit deus barkatzen.
       
14. ….. bizikleta gehiago, ….. auto gutxiago ikusiko dugu.
  a.

Zenbat eta / gero eta

  b. Zenbat eta / orduan eta
  c. Gero eta / orduan eta
  d. Gero eta / hainbat eta
       
15. Zein EZ zenuke erabiliko adibideak emateko?
  a.

Hala nola.

  b. Esaterako.
  c. Dakigunez.
  d. Konparazio baterako.
       
16.

Sudurpean bai zuk indarra! Nori esateko da egokia esamolde hau?

  a. Hitzez asko esanagatik egin gutxi egiten duenari.
  b. Zerbait defendatzeko garaian argudio ahulak ematen dituenari.
  c. Bere itxura zaintzeko bibote beltz eta sarria uzten duenari.
  d. Ulergarritasunaren mesedetan ahoskera asko zaintzen duenari.
       
17. Zein da zuzena?
  a.

Maiderrek utzitako liburua irakurtzen hasi dut.

  b. Lagunak taberna barnean itxaron nituen.
  c. Batzuetan, ez dizut tutik ulertzen!
  d. Ez dakit zenbat kostatzen duen liburuak.
       
18. Erretiroa hartzeko amorratzen gaude. Zer adierazi nahi du?
  a.

Mehatxua.

  b. Kezka.
  c. Irrika.
  d. Harridura.
       
19. Zein da gizakiak egina?
  a.

Lur-jausia.

  b. Lubakia.
  c. Luizia.
  d. Lurmuturra.
       
20. Kolore guztiak baliatu zituen; beltza ez. Zeinek du esanahi EZBERDINA?
  a.

Beltza izan ezik, beste kolore guztiak baliatu zituen.

  b. Beltza ez beste kolore guztiak baliatu zituen.
  c. Beltza salbu, beste kolore guztiak baliatu zituen.
  d. Beltza ez ezik, beste kolore guztiak ere baliatu zituen.
       
21. Hondartzetan jendeari min eman ohi dio bere garroekin ukituta:
  a.

Marmoka.

  b. Muskuilua.
  c. Otarraina.
  d. Itsas trikua.
       
22. Aitziber eta Koldo ..... ikusi nituen.
  a.

elkarri agurtzen

  b. elkar bazkaltzen
  c. elkarri joka
  d. elkar besarkatzen
       
23. Zein EZ da zuzena?
  a. Bihar goizean mendira joanez gero, gaur goiz joan beharko duzu lotara.
  b.

Bihar goizean mendira joatekotan, gaur goiz joan beharko duzu lotara.

  c. Bihar goizean mendira joan nahi izanez gero, gaur goiz joan beharko duzu lotara.
  d. Bihar goizean mendira joango bazara, gaur goiz joan beharko duzu lotara.
       
24. Galtza hauek urak hartu ditu, eta...
  a.

erosi berritako kolorea galdu dute.

  b. estutxo dauzkat aukeran.
  c. urratuta jantzi beharko ditut.
  d. lasai samar dauzkat orain.
       
25. Ortografiari dagokionez, zein da zuzena? Badakit beste balio batzuk...
  a.

sustatu beharko genituzkela.

  b. irakatsiko lituzketeela.
  c. izan zenitzakeela gogoko.
  d. bultza litezkela.
       
26. Zein da zuzena?
  a.

Bi mendizale hil dira tontorrera iristear zeudela.

  b. Hain deigarria iruditu zait, argazki pare bat egin diodala.
  c. Erantzi jertse hori, beroak itoko zarela bestela!
  d. Badago jendea film hori izugarri gustatu zaiola.
       
27. Zein da DESEGOKIA zerbaitetan huts egin duena kontsolatzeko edo adoretzeko?
  a.

Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua.

  b. Eutsi goiari!
  c. Ez etsi!
  d. Eroriz ikasten da oinez.
       
28. Zailtasunak zailtasun, lortu zuen goi-kargudunak limurtzea. Hau da, lortu zuen...
  a.

isiltzea.

  b. ernegatzea.
  c. asaldatzea.
  d. konbentzitzea.
       
29. Esoporen alegian, otsoak ..... ardia jan nahi zuen.
  a.

ibaiko bestaldeko

  b. ibaiaz bestaldeko
  c. ibaitik bestaldeko
  d. ibaian bestaldeko
       
30. Hitzaldi hasieran eskerrak emateko, zein EZ luke esan beharko hizlariak?
  a.

Mila esker denoi hitzaldi honetara etorriagatik.

  b. Mila esker denoi hitzaldi honetara etortzeagatik.
  c. Mila esker denoi hitzaldi honetara etorri zaretelako.
  d. Mila esker denoi hitzaldi honetara etortzearren.
       
31. Zein da zuzena?
  a.

Bolada hartan zuek haserre zebiltzaten bata bestearekin.

  b. Haur haiek espaloitik zindoazten zintzo-zintzo.
  c. Bagenekigun etortzekoa zinela.
  d. Egun hartan etxean zeundeten.
       
32. Zeinetan EZ dago KALKO OKERRIK?
  a.

Oso biguna denez, azkenean zigorra altxatu dio.

  b. Lau terapia sesio hartu ditu.
  c. Hau da nire bikotekidea.
  d. Frogatu garagardo hau.
       
33. Zeinek du esanahi EZBERDINA?
  a.

Oilaskoa erosi ezik, etxean dagoenarekin moldatuko gara.

  b. Oilaskoa erostekotan, etxean dagoenarekin moldatuko gara.
  c. Oilaskoa erosi ezean, etxean dagoenarekin moldatuko gara.
  d. Oilaskoa erosten ez badugu, etxean dagoenarekin moldatuko gara.
       
34. Nor hartuko zenuke mizkintzat?
  a.

Dirua barra-barra gastatzen duena.

  b. Alfer hutsa dena.
  c. Oso bizkorra ez dena.
  d. Jaki askori muzin egiten diena.
       
35. Zeinek adierazten du DEBEKUA edo EZINTASUNA?
  a. Ez daukazu zer egin.
  b.

Ez daukazu zer eginik.

  c. Ez daukazu ezer egiterik.
  d. Ez daukazu ezer egiteko.
       
36. Zein da zuzena?
  a.

Hau egin zein bestea egin, inork ez dizu deus eskertuko.

  b. Egia hutsak dira zein gaur esandakoa nahiz atzo esandakoa.
  c. Nahiz zurea zein nirea, biak daude hondatuta.
  d. Bai etxean nola kalean, euskaraz aritzen gara beti.
       
37. Atzo hoztu egin nintzen, eta gaur ….. nago.
  a.

mardulduta

  b. marmarrean
  c. marrantatuta
  d. marraskan
       
38. Zer esan du alkateak?
  a.

“Oraintxe bertan erabaki egin da herri honen etorkizuna”.

  b. “Horrelaxe erabaki egin behar dira gauzak gure herrian”.
  c. “Hementxe bertan erabaki egin behar dira gauzak”.
  d. “Erabaki egin behar dugu herrian zein etorkizun nahi dugun”.
       
39. Bi koloreko pilotak erosi ditut. Hau da:
  a.

Pilota bakoitzak bi kolore ditu.

  b. Pilota batzuk kolore batekoak dira, eta besteak, aldiz, beste kolore batekoak.
  c. Kolore banatako bi pilota erosi ditut.
  d. Pilota bat kolore batekoa da, eta bestea beste kolore batekoa.
       
40. Plater honek osagai hauek ditu:
  a.

2 bildots hankatxo, tomate baso bat eta 4 tipula.

  b. 12 orburu, urdaiazpiko 250 g eta litro bat esne.
  c. kilo erdi hegaluze, garagardo edalontzi bat eta 200 g tomate.
  d. 5 sagar, baso bat sagardo eta 750 g esnegain.