EGA NAFARROA

HIZKUNTZA BALIABIDEAK
Aukera anitzeko galderak (40)

1.

Lagun hori ez dago bere senean. Hots, …

  a. zoratuta dago.
  b. buruz jantzia dago.
  c. ez dago ganbaratik jota.
  d. zorabiaturik dago.
       
2. Nola deitzen zaio isiltzen ez denari?
  a.

Ele-gaiztoa.

  b. Hitzekoa.
  c. Hitzontzia.
  d. Eleaniztuna.
       
3. Irakurri liburu hau, ...
  a.

ez dut uste damutuko zaizunik.

  b. seguruenik gustatuko zaizula.
  c. badakidala ez duzula hoberik irakurri.
  d. ziur nago gustatuko zaizulaz.
       
4. Zein egunetan duzu medikua?
  a.

Hilaren 6a, 08:30ean.

  b. Urriaren 6an, 08:30ean.
  c. Urriaren 6, 08:30etan.
  d. Urriak 6, 08:30etan.
       
5. Aukeratu zuzena.
  a.

Edozein denda merkeetan hor baino jatorragoak izan ohi dira.

  b. Dozenaka irratsaioetan entzun dut kanta hori.
  c. Makina bat liburutegietan dago aipatutako liburua.
  d. Zer jatetxetan bildu diren galdetu diot.
       
6. Gureak egin du! Hau da:
  a.

Ez daukagu zer eginik!

  b. Ez daukagu ezer egitekorik!
  c. Ez daukagu ezer egiteko!
  d. Ez daukagu egitekorik!
       
7. Gonbidapena garaiz iritsi ....., atzoko bazkarira etorriko ...
  a.

balitzaie / lirateke.

  b. balitzaie / ziren.
  c. balitzaien / ziratekeen.
  d. balitzaieke / ziren.
       
8. Lanik egin nahi ez baduzu, ..… zuretzat.
  a. zenbat okerrago
  b.

hainbat okerrago

  c. harik eta okerrago
  d. zenbat eta okerrago
       
9. Labanak, ongi mozteko, zorrotza behar du…
  a.

alboa.

  b. ebakidura.
  c. aldea.
  d. ahoa.
       
10. Zein esaldi erabiliko duzu norbait zoriontzeko?
  a.

Bejondeizula!

  b. Zure onetik atera zara!
  c. Dagoeneko etsia hartua dut zurekin!
  d. Gaur ere ederra egin duzu!
       
11. Zeinek du esanahi EZBERDINA?
  a.

Aurrekoa ordaintzeaz gainera, beste bat eskatu digu.

  b. Aurrekoa ordaintzeaz batera, beste bat eskatu digu.
  c. Aurrekoa ordaindu ez ezik, beste bat ere eskatu digu.
  d. Aurrekoa ordaintzeaz aparte, beste bat eskatu digu.
       
12. Estu hartu dute. Zein egoeratarako da egokia?
  a.

Presaka zebiltzanez, aukera okerra egin dute.

  b. Eraikina kiskaltzen ari zen, baina suhiltzaileek onik atera dute haurra.
  c. Kargu hartu diote, eta ederki larritu da.
  d. Beti gaizki esaka ibiltzen zaienez, begitan hartu dute.
       
13. Azken boladan, Martinek ez du ….. egiteko gogorik.
  a.

ezer ez

  b. ezer ere
  c. deus ere ez
  d. deus ez
       
14. Haserrealdiren bat gorabehera, izugarri zaintzen dute harremana. Eman BALIOKIDEA:
  a.

Haserrealdiren bat izaten badute ere, izugarri zaintzen dute harremana.

  b. Haserrealdiren batek eraginda, izugarri zaintzen dute harremana.
  c. Haserrealdiren batek gorabeherak eragin dizkie harremanean, izugarri zaindu arren.
  d. Haserrealdiren bat dela medio, izugarri zaintzen dute harremana.
       
15. Gazteak oso prestaturik daude; ....., gehienak langabezian daude.
  a.

preseski

  b. esaterako
  c. oro har
  d. alabaina
       
16.

Zein EZ da zuzena?

  a. Anai-arrebetan zintzoena da Malen.
  b. Gurasoengan konfiantza handia du Martinek.
  c. Beti ari zara besteengan pentsatzen!
  d. Ez dut lagun horretan sinesten.
       
17. Haserre zaudela, zein da egokia norbait ingurutik bidaltzeko?
  a.

Erdu arin!

  b. Hanka hemendik!
  c. Bizkor hanka muturren gainean!
  d. Irrist hemendik!
       
18. Loaldi luze batetik...
  a.

esnatzen ari naizen irudipena dut.

  b. esnatzen ari naizelaren irudipena dut.
  c. esnatzen ari naizenaren irudipena dut.
  d. esnatzen ari naizelaz irudipena dut.
       
19. Jaten dira:
  a.

Zizka-mizkak.

  b. Zurikeriak.
  c. Zaldarrak.
  d. Zimikoak.
       
20. Zein EZ da zuzena? Mendizaleak beso bat ..... eta bi hankak ..... dauzka.
  a.

zauritua / apurtuak

  b. zaurituta / apurtutak
  c. zauriturik / apurturik
  d. zaurituta / apurtuta
       
21. Erosketak egiten ari zarela, soineko bat gustatu zaizu guztien artetik; beraz:
  a.

Soineko bat jo duzu begiz.

  b. Soineko bat hartu duzu begitan.
  c. Soineko bat hartu duzu ezkerreko begitik.
  d. Soineko bakarra izan duzu begi-bistan.
       
22. Ez dut argi ikusten, beldur naiz…
  a.

azkarregi omen goazen.

  b. azkarregi ez ote goazen.
  c. azkarregi al goaz.
  d. azkarregi ei goazen.
       
23. Erne ez bahago, deus gabe geldituko haiz. Hau da:
  a. Egon hadi lo eta jango duk mehe!
  b.

Hartzeko pronto, emateko tonto!

  c. Elurra baino zuriagoa haiz hi!
  d. Ondo lotu zorroa eta hobeto ahoa!
       
24. Zein EZ da zuzena?
  a.

Ez negarrik egin, txantxetan ari baikara!

  b. Ez negarrik egin, txantxetan ari gara eta!
  c. Ez negarrik egin, txantxetan ari garela!
  d. Ez negarrik egin: txantxetan ari gara!
       
25. Hala esaten zaio bere ondasunengatik aginte edo itzal berezia duenari:
  a.

Handinahia.

  b. Handiputza.
  c. Handikia.
  d. Handikotea.
       
26. Zein da zuzena?
  a.

Makila batez jo zidan.

  b. Besotik heldu zizun.
  c. Barre eragin ninduten.
  d. Den-dena janarazi ninduzun.
       
27. Agindua entzundakoan, langilea purrustaka eta madarikazioka hasi zen. Eman ordaina:
  a.

Marmarrean.

  b. Ahuspez.
  c. Ukabilka.
  d. Xuxurlaka.
       
28. Erregistroari erreparatuta, zein da egokia?
  a.

Atso-agureendako ordenantza berria argitaratu dute.

  b. Atsoak eta agureak zaintzeko diru-laguntzak eskaini ditu Udalak.
  c. Ipuin horretako atsoak eta agureak oso beldurgarriak dira.
  d. Herriko atso eta agureentzat prestatu dute bidaia.
       
29. Hiztegi batua aintzat hartuz, aukeratu zuzena.
  a.

Unibertsitari.

  b. Entzulego.
  c. Politikalari.
  d. Langileria.
       
30. Iazko berberak gonbidatu ditugu aurten ere. Hau da:
  a.

Iazko seiri bidali diegu gonbita.

  b. Iazko seiei bidali diegu gonbita.
  c. Iazko sei gonbidaturendako bidali dugu gonbita.
  d. Iazko seirentzat bidali dugu gonbita.
       
31. Bihar jai ....., gaur bukatu beharko genuke lan guztia.
  a.

hartuz gero

  b. hartzekotan
  c. hartuko bagenu
  d. hartu ezean
       
32. Gogotik lan eginda lortzen dira gauzak. Nola lortzen dira?
  a.

Beltz lan eginda.

  b. Musu-truk lan eginda.
  c. Gorriak ikusita.
  d. Pagotxak eskura izanda.
       
33. Zein EZ dago eguraldiarekin lotuta?
  a.

Langarra.

  b. Erauntsia.
  c. Orezta.
  d. Sargoria.
       
34. Ikuskari eta zuzendariekin elkartuko da kontseilaria. Zenbat lagunekin elkartuko da kontseilaria?
  a.

Ikuskari bakarrarekin eta zuzendari bat baino gehiagorekin.

  b. Bat baino gehiago izango dira bai ikuskariak bai zuzendariak.
  c. Ikuskari bakarrarekin eta zuzendari bakarrarekin.
  d. Esaldi honetan ezin da jakin ikuskari bakarrarekin ala gehiagorekin elkartuko den.
       
35. Koilara zopetan harrapatu ninduten. Zer adierazteko da egokia?
  a. Etorri zirenean, afaltzen bukatzear zeundela.
  b.

Gaiztakeriatan ari zinela, ustekabean harrapatu zintuztela.

  c. Haiek ikustean harri eta zur gelditu zinela.
  d. Jatekoa ere lapurtu egin zizutela.
       
36. Hoa medikuarenera; ….. itoko haiz eztulka.
  a.

halaber

  b. aldiz
  c. behinik behin
  d. gainerakoan
       
37. Zein da zuzena?
  a.

Zuei hitz egitea horma honi hitz egitea bezalakoa da.

  b. Zure botak nireak bezalaxe dira: bero-beroak.
  c. Eskuz idatziko dugu gutuna, zuk bezala.
  d. Zuek bezalako gabiltza beti, estu eta larri.
       
38. ..... gaztetxo bat harrapatu du kamioiak.
  a.

Hamalau urteko

  b. Hamalau urtetako
  c. Hamalauren bat urtetako
  d. Hamalauren bat urteetako
       
39. ..... denez gero, ..... izaten ditu maiz haur horrek.
  a.

Setatia / kasketak

  b. Otzana / mainak
  c. Sabel-zorria / bartzak
  d. Sendoa / makalaldiak
       
40.
Liburu asko erosi genituen, eta...
  a.

denok bost eurona gastatu genuen.

  b. lehengusu-lehengusinei launa oparitu genizkien.
  c. hiriko liburutegi bakoitzera hiruna eraman genituen.
  d. lagun bakoitzari bina liburu oparitu genizkien.