EGA NAFARROA

HIZKUNTZA BALIABIDEAK - CLOZE TESTA

 

ISILTASUNAREN PRESIOA ETA PREZIOA

Idazleak ez omen dira jubilatzen; lanerako gai diren bitartean —burua argi samar duteino—, ez omen diote idazteari uzten. Gutxi dira idazkuntzatik dimititzen duten idazle-idazleak; eta dimititu izana aitortzen dutenak, are gutxiago. Badira, (41), salbuespenak. Azken asteotan (42) agur esan diote idazkuntzari; Philip Rothek eta Imre Kérteszek ez dute borroka gehiago egingo letrari letra josteko ahaleginean. Onespenaren gailurrean zeuden, baina Philip Rothek dio inspirazioa galdu duela. Kérteszek, aldiz, esan du agortu egin zaiola esateko zeukana, herdoildu eta itxi egin zaiola txorrota. Emandako bi arrazoiek —batak ez omen dauka etorririk, besteak ez omen dauka ekarririk— desberdinak dirudite, baina inspirazioa eta mezua (43) dira: idazteko grina eta gauzak esateko premia batera datoz eta doaz.
Estatus ondo merezia lortu dute, baina presio handia eragiten du. Estatusa galtzen hasteak, berriz, zorabio handia. Badakigu goi mailako kirolari txalotu asko (44) erretiratzen dela: zaleek gogora ditzatela erpinaren puntan eta ez gainbeheran.
Ez dute gehiago idatziko, edo ez dute gehiago argitaratuko? Ez dut (45) idazten segituko dutela. Egunero etorriko zaizkie ideiak, egunero agertuko zaie pertsonaia edo zirkunstantzia berriren bat (46) atean kas-kas jotzen.
Nolanahi ere, inoiz aipatzen ez den beste esparru batera ere eraman nahi nuke hausnarra: lehenengoak —Philip Rothek— ingelesez idatzi du bere obra, eta ingelesez idatzi izanak hasieratik zabaldu zizkion mundu osorako ateak. Bigarrenak —Kérteszek— hungarieraz idatzi du, eta arrakasta ez zitzaion oso berandu arte iritsi. Baina arrakasta ez zaio berandu iritsi bere obrak Rothenak baino interes gutxiago duelako, hungarierak ingelesak baino (47) duelako baizik. Hizkuntzak botere sistemak ere badira: interes ekonomiko, politiko eta kultural handiak (48). Ingelesa ez da hungariera baino unibertsalagoa. Bere boterea bai, ordea.
Rothen eta Kérteszen isiltasuna literatura maite dugun guztiok sentitzen dugu. Baina isiltasun horrek eragiten duen galera —kulturala, politikoa, ekonomikoa— ingelesarentzat (49) da hungarierarentzat. Finean, Gombrowiczek polonierari buruz zeukan kezka bera (50) hungarierari ere: “Hemendik ehun urtera, artean gure hizkuntza existitzen bada…”.

Anjel Lertxundi, Diario de Noticias. Moldatua.

 

GALDERAK

41.           46.        
  gaizki a. hortaz     gaizki a. beren baitako
  gaizki b. beraz     gaizki b. beren bizilagunaren
  gaizki c. ordea     gaizki c. beren iraganeko
 
42.           47.        
  gaizki a. bi idazle handik     gaizki a. ospe handiagoa
  gaizki b. izen ona duten bi idazleek     gaizki b. itzal txikiagoa
  gaizki c. sona handiko bi idazleak     gaizki c. itzal ederragoa
 
43.           48.        
  gaizki a. txanponaren beraren aldeak     gaizki a. bilakatzen dituzte
  gaizki b. txanpon berdineko aldeak     gaizki b. antzaldatzen dituzte
  gaizki c. txanpon beraren aldeak     gaizki c. ordezkatzen dituzte
 
44.           49.        
  gaizki a. bere makalaldian     gaizki a. bezalakoa
  gaizki b. bere makurrenean     gaizki b. ez bezalakoa
  gaizki c. bere onenean     gaizki c. bezainbestekoa
 
45.           50.        
  gaizki a. zalantzik     gaizki a. aplika baitakioke
  gaizki b. zalantzarik     gaizki b. aplika baitaiteke
  gaizki c. zalantzak     gaizki c. aplika baitzezakeen