BIGARREN BEKATU BILBOTARRA
Joxek (41) eta
zerbitzariak berehala ekarri zion angula platerkada, baita hura irensten
laguntzeko Errioxako botila bat ardo ere. Ordubete falta zen eguerdirako
eta hamaiketako hark bazkaltzeko ordura arte ailegatzen lagunduko zion.
Ez pentsa, ordea, Joxe (42); artean
bi ordu eskas ere ez ziren igaro lehenengo otordua egin zuenetik.
Bai, Joxe jatun ona zela esan genezake, onegia (43).
Gurinezko bi opil, ogia marmeladarekin, kikara bete kafesne, zukua, gazta
zuria, urdaiazpiko egosia, hirugihar frijitua arrautzekin... Horixe zen
egunero Joxek mauka-mauka gosaltzen zuena. Bere ustez, gaueko loak egundoko
gosea eragiten zion; beraz, jaiki bezain pronto grina handiz, (44),
ekiten zion gosaria prestatzeari. Ondoren, hamaiketakoa jateko garaia
iritsi bitartean, osteratxoa egitera irteten zen. Hirian zehar ibiltzen
zen batetik bestera hamaiketakoa (45) aukeratu
nahian. Batzuetan, gozo-dendetako leihoetako kristaletan pausatzen zuen
sudurra errusiar pasteltxo egin berrien (46)
gozoari antzemateko asmoz; besteetan, janari-dendei begira geratzen
zen, aiko-maiko geratu ere, oilaskoen eta ezkur-urdaiazpikoaren artean
erabaki ezinik.
Baina, goiz hartan, angulak jango zituela erabaki zuen, angula freskoen
platerkada ederra. Lurruna (47) plater
hura zerbitzatu ziotenean, Joxeren begiak negar-anpuluz bete ziren pozaren
pozez. Joxeren sabelak etengabe (48) egiten
zuen. Hala ere, goiz hartan Joxek ordura arte sekula sentitu gabeko zikoizkeria
sentimendua sentitu zuen. Eskuez estali zuen platera (49),
errezeloz begiratzen zien tabernako beste mahaikideei angulak lapurtuko
zizkion lapurra atzeman nahian, komunera joatekotan ere egon zen hamaiketakoa
bukatzera.
Azkenean, angulak etxean lasai jateko, ontzi bat eskatu eta galopan alde
egin zuen tabernatik. Baina Mesedeetako zubia zeharkatzean, bat-batean,
errekako ur-azalean berea baino angula ontzi handiagoa zeraman gizon baten
isla ikusi zuen. Ezin izan zion eutsi bekaitzak eragiten zion amorruari,
eta, bere ontzia errekara jausten utzi ondoren, uretara salto egin eta
gizon hari (50) angula ontzi handi
eta gozo hura bereganatzeko asmoz. Alferrik, ordea, ontzia ur ilunetan
hondoratzen ari zen bitartean berehala konturatu baitzen bere islaren
kontra ari zela.
Alvaro Rabelli, Pérgola, 254. zenb. Moldatua. |