EGA NAFARROA

ENTZUNAREN ULERMENA - 2. ENTZUNGAIA

PABLO MILANÉS,
ABESLARI KUBATARRAREN BIOGRAFIA MUSIKALA
Euskadi Irratia.

audioa
56.

Pablo Milanés eta musika.

  a.

Esatariak bi musika estilo bereizi ditu Milanésen musika-ibilbidean.

  b. Milanés 60ko hamarkadatik ari da musika tradizional hutsa egiten.
  c. Musikagintzan, ez da Kubako ohiko musikara mugatu.
  d. Orain arte, 40 disko grabatu ditu; azkena, 2008an.
       
57. Non EZ du parte hartu Milanések?
  a.

Los Bucaneros taldean.

  b. Silvio Rodríguezekin osatutako Experimentación taldean.
  c. Zineman, soinu bandak egiten.
  d. Gizarte-gaiak lantzen dituzten musika taldeetan.
       
58. Kubako egoera politiko eta soziala.
  a.

Ahoan bilorik gabe hitz egin izan du Milanések.

  b. Castrotarren agintaldia akatsez josita dagoela kritikatu izan du.
  c. Ideiengatik preso hartutako kubatarren alde eztabaidatzen aritu izan da maiz.
  d. Burokrazia mantsoegia dela uste du, bai goikoa bai behekoa.
       
59.

Milanésen jarrera kritikoa.

  a.

Bere jarrera kritiko ausartak miseria gorrian utzi du.

  b. Iraultzaren aurkako kantuak ez dira inoiz izan ez ezagunak ez komertzialak.
  c. Talde bat sortu zuen Violeta Parrarekin-eta, gai sozialen alde aritzeko.
  d. Kubako egoerarekin kezkatuta, beste musikari batzuekin izan ditu harremanak.
       
60. Renacimiento diskoa grabatu berri du.
  a.

Bere ideia musikalak laburbiltzeko egin du disko hau.

  b. Asko pentsatu behar izan du disko espontaneo bat sortzeko.
  c. Eskarmentuak eraman du diskoaren gainean asko hausnartzera.
  d. Errealitate gogorrena landu du diskoan, maitasun gaietatik aldendurik.