71. |
Zer da AIDAS elkartea? Zein da bere helburua? |
|
 |
a. |
Haur hiperaktiboen guraso eta irakasleek osatutako elkartea da. Helburua
bizi duten estresa arintzea da.
|
|
 |
b. |
Haur hiperaktiboen gurasoek osatutako elkartea da, eta haur horiek bizi
duten estresak helduengan duen eragina aztertzea eta laguntza eskaintzea
du helburu. |
|
 |
c. |
Haur hiperaktiboen gurasoek osatzen dute elkarte hau, eta
helburua argia da: guraso eta irakasleek bizi duten estres egoera horretan
laguntza eskaintzea. |
|
|
|
|
72. |
Hiperaktibitatearen ezaugarririk behinena
... |
|
 |
a. |
adeitasun gabezia da. |
|
 |
b. |
aditasun eza da. |
|
 |
c. |
oldarkortasun falta da. |
|
|
|
|
73. |
TDAH sindromeari buruzko azterketek, hasieran
bestelakoa esaten bazuten ere, honakoa argitu dute: |
|
 |
a. |
Lehen mutilek bakarrik izaten zuten sindromea dela, nahiz eta denborarekin
nesken artean ere azalduz joan ziren sintoma batzuk. |
|
 |
b. |
Bai neskek bai mutilek izan dezaketen sindromea dela, nahiz ez den neskengan
hainbeste sumatzen, arreta eskasia hori ez baita horren nabarmena. |
|
 |
c. |
Biek ala biek izan dezaketen sindromea
dela, neskak hain mugituak ez diren arren. |
|
|
|
|
74. |
Nolakoa zen Martin Aizpururen semea? |
|
 |
a. |
Oso mugitua, hitzontzia eta arretari eusteko ezgauza. |
|
 |
b. |
Batzuetan kaskagogorra, mugitua eta arazo askoren sortzaile. |
|
 |
c. |
Alferra, mugitua eta oldarkorra. |
|
|
|
|
75. |
Eta orain urtebete telebistaren bitartez
izan zuten sindromearen eta elkartearen berri. |
|
 |
a. |
Emaztea ETBko programa bat ikusten ari zela, konturatu zen bertan aipatutako
sintomak semeak zituenekin bat zetozela. |
|
 |
b. |
Emazteak ETBko programa batean entzun zuen lehendabizikoz hiperaktibitate
hitza, eta semearen jokabidearekin loturaren bat izan ote zezakeen jakiteko
asmoz, deitzea erabaki zuen. |
|
 |
c. |
Emazteak ETBko programa batean izan zuen bere semearen kasuaren oso antzeko
baten berri, eta nazka-nazka eginda zegoenez, segituan deitu zuen laguntza
eske. |
|
|
|
|
76. |
Eta, azkenean, elkarteak Iruñean egin
zuen bilera batera joan ziren. |
|
 |
a. |
Eta bertatik oso pozik atera ziren. Izan ere, beraien kasua gainontzeko
guztiak baino askoz arinagoa zela ikusi zuten. |
|
 |
b. |
Eta bertatik pozaren pozez atera ziren, beraien semearena huskeria bat
zela ikusi zuten-eta. |
|
 |
c. |
Eta bertan esan zirenek oso pozik utzi zituzten. Kasu batzuekin konparatuta
arinagoa baitzen beraien semearena. |
|
|
|
|
77. |
Gurasoen lana funtsezkoa omen da gaixotasun
honetan. |
|
 |
a. |
Bai. Gurasoak baitira haurra frustrazio egoeratik atera dezaketen bakarrak.
|
|
 |
b. |
Izan ere, gaixotasunak lotura hertsia du gurasoek haurrari ezartzen dizkioten
mugekin. |
|
 |
c. |
Guraso askok beren haurrak motzean lotu nahi izaten dituzte. Horrek frustrazioa
dakarkie haurrei eta, ondorioz, hiperaktibitatea. |
|
|
|
|
78. |
Mikel Olano psikologoaren esanetan, TDAH
kasu baten aurrean gaudela uste dugunean ... |
|
 |
a. |
Pediatra edo medikuarengana jotzea da eman beharreko lehenengo pausoa.
Horrek psikiatrarekin harremanetan jarriko gaitu, eta azken honek diagnostiko
egokia egingo du. |
|
 |
b. |
Lehenik eta behin, sindromean aditua den espezialista batengana jo behar
dugu, haurrari egin beharreko froga guztiak egin diezazkion. Behin diagnostiko
egokia eginda, jarraibideak emango dizkigu. |
|
 |
c. |
Lehenik eta behin, diagnostikoa egin behar da. Horretarako medikuarengana
jo beharko dugu, haurrari egin beharreko frogak egin diezazkion. Hurrengo
urratsa psikologo edo pedagogoarengana jotzea da. |
|
|
|
|
79. |
Tratamenduaren alor bat psikiatrikoa da.
Bertan botikak, anfetaminak-eta erabiltzen dira. |
|
 |
a. |
Haurrari baretzen eta arretari eusten laguntzen dioten arren, sendakuntzan
eraginkorrak izango dira baldin eta beste mota bateko neurriekin batera
erabiltzen badira. |
|
 |
b. |
Eta emaitza onak izaten badituzte ere, beste arazo askoren sortzaile ere
badira, gehiegizko asaldura edo kitzikadura, esaterako. |
|
 |
c. |
Izan ere, ezaguna da anfetaminek arretari eusten laguntzeko duten eragina.
Eta Begoña Garmendia psikiatrak, oso gustukoak ez baditu ere, ezinbestekotzat
jotzen ditu sindrome honen tratamenduan. |
|
|
|
|
80. |
Bigarren alorra psikologikoa litzateke. Psikologoaren
lana ... |
|
 |
a. |
gurasoen, irakasleen eta psikiatraren gidari izatea da. |
|
 |
b. |
haurrari bere burua kontrolatzen irakastea da. |
|
 |
c. |
haurrari emozioak gordetzen irakastea da. |
|
|
|
|