EGA NAFARROA

EGA azterketa, 2002ko iraila

 
audioa
71. EAEko Administrazioak hauxe nahi du:
  a.

Nazio Batuen Erakundeak egindako aurreikuspenak EAEn ere betetzea.

  b. biztanleen % 50ek bi seme-alaba eta % 20k hiru seme-alaba edukitzea.
  c. EAEko jaiotza tasa 2,1era ahalik eta gehien hurbiltzea.
 
d.
datozen urteetan 2000. urtean gertatu zen % 4ko hazkundeari eustea.
       
72. Plangintzak bi kontu hauek uztartzen ditu:
  a.

Familia eta lan arazoak.

  b. Laguntza ekonomikoa eta zerbitzuak.
  c. Lan ordutegiak eta laguntza ekonomikoak.
  d. Haurtzaindegiak eta zerbitzuak.
       
73. Jaiotza tasak ez badu gora egiten, ...
  a.

hamar urtean populazioa oraingoaren % 21 izanen da.

  b. erretiroa ordaintzea ezinezkoa izanen da.
  c. 2050ean bostetik bat laurogei urtetik gorakoa izanen da.
  d. lan egiteko gai direnak gero eta gutxiago izanen dira.
       
74. Plangintzaren arabera, lan egiten duten senar-emazteei Administrazioak dirua emanen die ...
  a.

lana murriztuz gero eta diru galera konpentsatzeko.

  b. egun erdiz lan eginez gero eta haurrik ez izan arren.
  c. baldin eta lan egiteari guztiz uzten badiote.
  d. lan erdia eginez gero eta betiere soldata murriztu gabe.
       
75. Plangintzaren arabera, diru-laguntza zuzena ...
  a.

edozein ume jaiotakoan emanen da.

  b. eta desgrabazioa ez dira bateragarriak izanen.
  c. umea jaio ondorengo urtean kobratuko da.
  d. ez da inolaz ere gauza berria EAEn.
       
76. Zerbitzuei dagokienez, ...
  a.

2-3 urte bitarteko guztiek tokia izanen dute hezkuntza sisteman.

  b. 2-3 urte bitartekoen % 70 eskolan dago matrikulaturik.
  c. 1-2 urte bitarteko gehienek tokia izanen dute haurtzaindegian.
  d. 0-1 urte bitartekoen % 25 bakarrik geldituko da tokirik gabe.
       
77. Haurtzaindegiak honelakoxeak izanen dira:
  a.

Publikoak, doakoak eta ordutegi malgukoak.

  b. Ez publikoak, ez pribatuak eta oso malguak.
  c. Pribatuak, tartekoak eta oso malguak.
  d. Oso malguak, pribatuak eta doakoak.
       
78. Nafarroan 2000. urtean onartutako lege-dekretuaren arabera, ...
  a.

bigarren haurra izatean 300.000 pezeta baino gehiago ematen da.

  b. haur bat jaiotzean gurasoei beti diru-laguntza bera ematen zaie.
  c. EAEn aldi baterako lana uzteagatik edo murrizteagatik gehiago pagatzen da.
  d. gurasoetariko batek aldi baterako lana utziz gero, 35.000 pezeta ematen zaio.
       
79. Iparraldean ...
  a.

hiru seme-alaba dituenak 4.000 liberako (100.000 pta) diru-laguntza kobratzen du.

  b. haur bakarra dutenek 35.000 pezeta inguruko laguntza jasotzen dute.
  c. gurasoei bestelako laguntzak ematen zaizkie, ez zuzeneko laguntzarik.
  d. laguntza mota asko ematen zaizkie gurasoei, pisua alokatzekoa, kasu.
       
80. Esaldi hauetako zeinek laburbiltzen du ongien entzundakoa?
  a.

Jaiotza tasa areagotzeko neurrien berri ematen da.

  b. Jaiotza tasa dela eta, Euskal Herriko administrazioen jokabideen arteko konparazioa egiten da.
  c. EAEko populazioaren arazo nagusietako bat azaltzen da.
  d. EAEn beste baby boom bat lortzeko neurriak azaltzen dira.