EGA NAFARROA

IRAKURRIAREN ULERMENA - 3. IRAKURGAIA

 

1. Itzultzaileok, normalean, atzerriko hizkuntza batetik gure ama-hizkuntzara itzultzen dugu; betidanik erakutsi digute ez dela atzerriko hizkuntza batera itzultzea komeni. Bestalde, hizkuntza- eta itzulpengintza-irakasle gisa aritzeko, lan-iragarki askotan zehazten da irakaslearen ama-hizkuntzak zein izan behar duen. Ingelesez native speaker edo near native zehaztu ohi dute. Baina zer da near native hori? Jaiotzatikoa da, ala ez da?

Harluxet hiztegiak dio ama-hizkuntza “haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza” dela. Testuinguru askotan, haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza ez da, ordea, ondoen menderatzen duguna. Batzuetan, hezkuntza formalean erabiltzen den hizkuntzak haurtzaroan ikasitako hori ordezkatzen du. Adibidez, gaztelaniak euskara ordezka dezake; ikasketak gaztelaniaz soilik egiteko aukera izan zuten batzuei gertatu zitzaien bezala. Baliteke gaztetan kanpora bizitzera joan eta hizkuntza berriak ama-hizkuntza ordeztea; edo bi hizkuntza horiek arlo ezberdinetan garatzea, bata etxean eta bestea lanean, adibidez. Beraz, ingelesez dioten “native” eta “non native” sailkapenak ez du beti balio.

31 eskutik bloga. Moldatua.

2. Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako ikerketa baten berri eman dute ikertzaile kanadar batzuek PNAS aldizkarian. Bederatzi eta hamazazpi urte arteko 48 ume eta gazterekin egin dute esperimentua. Horietatik, batzuk Kanadan jaioak eta frantses-hiztun elebakarrak ziren; beste batzuk Txinan jaioak, 3 urte izan aurretik frantses-hiztunek adoptatuak eta txinera ahaztu dutenak, frantses-hiztun elebakarrak alegia; eta, azkenik, aurrekoak bezala adoptatuak baina txinerarekin jarraitu dutenak, eta, beraz, elebidunak. Denei, garunaren jarduera neuronalaren jarraipena egiten zieten bitartean, txineran ohikoak diren eta frantsesak ez dituen soinuak jarri zizkieten entzuteko. Txinera jaiotzetik entzun zutenek, gero ahantzi edo ez, antzeko jarduera neuronala erakutsi zuten: ezkerreko eta eskuineko zirkunboluzio tenporalak aktibatu zitzaizkien. Jaiotzetik frantsesa bakarrik jaso zutenei, ordea, eskuinekoa bakarrik aktibatu zitzaien.

Elhuyar aldizkaria, 315. zenb. Moldatua.

3. Orain arte gai horren inguruan egindako azterketek adierazten dute ez direla gauza bera aldi berean bi ama-hizkuntza ikastea eta bigarren hizkuntza bat ikastea 3 urterekin, 10ekin edo urte gehiagorekin. Ezta bigarren hizkuntza hori ama-hizkuntza bezain ongi menderatuta ere. Arlo horretako azterketa, oraindik behar bezain helduta ez dagoen arren, erabakigarria izan daiteke etorkizuneko hezkuntza-politika publikoetan, bigarren eta hirugarren hizkuntza irakasteko adin egokienari buruzko informazioa emango baitu. Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikertzaileak gai horri buruzko ikerketa independenteak egiten hasi dira; oraingoz, ondorioztatu dute elebitasun goiztiarrak eta aldiberekoak zenbait hizkuntza-gaitasun hobetzen dituela.

Basqueresearch webgunea. Moldatua.

4. Behin baino gehiagotan esaten diegu gurasoei etxean ama-hizkuntza erabiltzeko testuinguru desberdinetan, badakigulako ama-hizkuntza ondo jakiteak bigarren hizkuntza garatzen laguntzen duela.
Horretaz gain, eskolan ere kontuan hartzen dugu haurraren hizkuntza:

• Gelan ama-hizkuntza erabiltzeko aukera ematen diogu.
• Irakasleok zein ikaskideek zenbait agur edota kortesiazko formula, hiztegi arrunteko hitz batzuk eta abar ikasten ditugu ikasle etorkinaren hizkuntzan.
• Ikastetxean dauden txarteletan ikaslearen hizkuntza erabiltzen dugu une batzuetan.

Horrela, bi helburu bete nahi ditugu: bata, ikaslearen hizkuntza baloratzea, eta, beraz, ikaslea bera baloratzea; bestea, hizkuntza eta kultur aniztasunean hezten hastea. Azken hau gelako gainerako ikasleei zuzendutako helburua da. Txikitatik gela barruan kultur aniztasuna izatea aukera ona da gizarteko kultur aniztasuna modu aberatsean bizitzeko.

hikhasi.eus webgunea. Moldatua.

5. Nola egin hirugarren hizkuntzaren sarrera, komunitate elebidun batean, hizkuntzetako bat erabilera murritzekoa denean eta normalizatu gabea? Gure kasuan, nola egin ingelesaren sarrera, gaztelania behar bezala ikastea helburu denean, gehienentzat bigarren hizkuntza den euskararen jabekuntza-erabilerak ziurtatu nahi direnean eta hizkuntza honen normalkuntzan urrats sendoak eman nahi direnean? Zein adinetan hasi? Nolako metodologiaren bidez?... Hauek ziren, besteak beste, 95-96 ikasturtean Txingudi ikastolan egiten genituen galderak. Orduan erabaki genuen ingelesaren irakaskuntza 3. mailan hastea eta, ingeleseko saioez gain, arlo bat, Arte Hezkuntza hain zuzen ere, ingelesez irakastea 3. mailatik 6. mailara bitartean. Saio honetan, erabaki horien azpian dauden arrazoien berri emango dugu batetik, eta, bestetik, Arte Hezkuntza nola lantzen dugun adieraziko dugu.

Ikastaria, 11. zenb. Moldatua.

 

GALDERAK

Testu bakoitza dagokion adierazpenarekin lotu behar duzu, kontuan hartuta bi adierazpen sobera daudela.

 

A. Esperimentu horretatik ondoriozta dezakegu ama-hizkuntzak, nahiz eta ahantzia izan jada, bere arrastoa utzi duela garunean.

B. Familia bidezko hizkuntza transmisioa ulertzeko, gurasoen hizkuntza-gaitasunaren eta haurren ama-hizkuntzaren arteko lotura ikusi behar da.

C. Hirugarren hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, ikastetxean izan duten esperientziaren berri emateko asmoa adierazi dute.

D. Hiztun batzuek ez dute beren ama-hizkuntzan izaten hizkuntza-gaitasun hoberena, bigarren hizkuntza batean baizik.

E. Ikasleen ama-hizkuntza aintzat hartzearen garrantzia zein onurak nabarmendu dituzte irakasle batzuek.

F. Ikerketa horien emaitzak argigarri izan litezke agintarientzat jakiteko noiz komeni den irakasten hastea bigarren edota hirugarren hizkuntza.

G. Ikerlan horrek azaldu du, besteak beste, nola egiten duten salto elebidunen garunek hizkuntza batetik bestera.

 

A. ADIERAZPENA   E. ADIERAZPENA
  Esperimentu horretatik ondoriozta dezakegu ama-hizkuntzak, nahiz eta ahantzia izan jada, bere arrastoa utzi duela garunean.     Ikasleen ama-hizkuntza aintzat hartzearen garrantzia zein onurak nabarmendu dituzte irakasle batzuek.
  gaizki 1. testua     gaizki 1. testua
  gaizki 2. testua     gaizki 2. testua
  gaizki 3. testua     gaizki 3. testua
  gaizki 4. testua     gaizki 4. testua
  gaizki 5. testua     gaizki 5. testua
  gaizki Sobera dago.     gaizki Sobera dago.
 
B. ADIERAZPENA   F. ADIERAZPENA
  Familia bidezko hizkuntza transmisioa ulertzeko, gurasoen hizkuntza-gaitasunaren eta haurren ama-hizkuntzaren arteko lotura ikusi behar da.     Ikerketa horien emaitzak argigarri izan litezke agintarientzat jakiteko noiz komeni den irakasten hastea bigarren edota hirugarren hizkuntza.
  gaizki 1. testua     gaizki 1. testua
  gaizki 2. testua     gaizki 2. testua
  gaizki 3. testua     gaizki 3. testua
  gaizki 4. testua     gaizki 4. testua
  gaizki 5. testua     gaizki 5. testua
  gaizki Sobera dago.     gaizki Sobera dago.
 
C. ADIERAZPENA   G. ADIERAZPENA
  Hirugarren hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, ikastetxean izan duten esperientziaren berri emateko asmoa adierazi dute.     Ikerlan horrek azaldu du, besteak beste, nola egiten duten salto elebidunen garunek hizkuntza batetik bestera.
  gaizki 1. testua     gaizki 1. testua
  gaizki 2. testua     gaizki 2. testua
  gaizki 3. testua     gaizki 3. testua
  gaizki 4. testua     gaizki 4. testua
  gaizki 5. testua     gaizki 5. testua
  gaizki Sobera dago.     gaizki Sobera dago.
 
D. ADIERAZPENA
  Hiztun batzuek ez dute beren ama-hizkuntzan izaten hizkuntza-gaitasun hoberena, bigarren hizkuntza batean baizik.        
  gaizki 1. testua  
  gaizki 2. testua  
  gaizki 3. testua  
  gaizki 4. testua  
  gaizki 5. testua  
  gaizki Sobera dago.