EGA NAFARROA
ARTEAREN ENPERADOREA BILUZIK DAGOJendeak ez du arte garaikidea ulertzen, artistei ez zaielako hori interesatzen; beste zerbaitetan dabiltza. Jendeak lanak ikustea eta haiekin liluratzea...? Ez, ez. Oso logika ezberdina darabilte artistek. Haien ustez, artistaren subjektibotasuna ikuslearen jarrera baino anitzez garrantzitsuagoa da. Hori da arte garaikidearen bekatuetako bat [Los ocho pecados del arte contemporáneo izeneko liburua kaleratu du Jose Javier Esparzak]. Artearekin pedagogia egiten ahal da, jendeak uler dezan.
Baina arte garaikidearekin ezinezkoa da, artearen espresio ulergarria
desagertu zenetik. Hori espresionismo abstraktuarekin gertatu zen, Mark
Rotho-rekin eta enparauekin. Hortik aurrera egin den guztia artistaren
subjektibotasunean oinarritu da, bai eta dagoena apurtu eta probokatu
nahian ere. Horretan, oso gauza gutxi dago esplikatzeko. Zirrararik ezArtearen munduan ezagutza zirrara gisa ulertu behar dugu. Eta kontua da oraingo arteak ez duela deus ere sorrarazten. Komunikazio haustura izugarria dago horretan. Historian sekula ez da gertatu gizarteak bere garaiko artea ez ulertzea. Arte garaikidea egiten dutenek erraten dute artista ez dela sekula konprenitua izan, baina hori ez da egia. Akademiak protesta egin ohi zuen, baina jendeak artistak segitzen zituen. XVI. mendean, Velazquezen lanak ikusten zituztenek ez zizkieten xehetasun guztiak antzemango; baina liluratuta gelditzen ziren berdin-berdin. Gauza bera gertatu zen Kapera Sixtinoarekin. Michelangelori sekulakoak bota zizkion akademiak, baina kaperak jendea liluratu zuen. Nolanahi ere, nik ez dut uste artistek iruzur egiten digutenik. Egitekotan, artearen munduak egiten du. Artea ekitaldi handien dinamikan sartuta dago, eta talentudun asko eta asko aurkeztu behar dituzte. Eta, noski, ezinezkoa da garai berean milaka jenio egotea. Hala, arte garaikideko merkatuak behin eta berriz aurkezten dizkigu batere baliorik ez duten lanak. Jakina, hori ez da artisten arazoa; artistek egin behar dutena egiten dute.
|
1. |
Artikulu honen egilearen ustez, … | ||
|
a. | jendeak, logikaz jokatzen ez duenez, ez du arte garaikidea ulertzen. | |
|
b. | artistaren interesak ikuslearen subjektibotasunak baino garrantzi handiagoa du. | |
|
c. | gaur egun, oro har, jendeak arteaz duen ikuspegia eta artistek dutena ez datoz bat. | |
|
d. | artistaren subjektibotasuna ez da arte garaikidearen ezaugarria. | |
|
|
||
2. |
Artea eta pedagogia. | ||
|
a. | Gaur egun ez dago pedagogiarik egiterik arte garaikidearekin, ezer gutxi azaldu baitaiteke. | |
|
b. | 70eko hamarkadara bitartean ez zen arte eskolarik sortu, etengabe berritzen baitziren teknikak. | |
|
c. | Pedagogia egin egin daiteke; baina, betiere, berrikuntza ugari daudenean eta jarraitasuna hausten denean. | |
|
d. | Espresionismo abstraktuak arte ulergarria aldarrikatzen zuen. | |
|
|||
3. |
Artistaren eta ikuslearen arteko komunikazioa. | ||
|
a. | Artikulugilearen iritziz, gizarteak inoiz ez ditu artistak konprenitu izan. | |
|
b. | Artista garaikideek diotenez, gaur egun bakarrik gertatzen da komunikazio etena. | |
|
c. | Artikulugilearen iritziz, gaurdaino gizarteak beti ulertu izan du bere garaiko artea. | |
|
d. | Artikulugilearen irudiko, artelanek ez dute zertan ikuslearengan zirrara sortu. | |
|
|
||
4. |
Arte merkatua gaur egun. | ||
|
a. | Arte bitartekariei eta politikariei esker ikusten du argia egiazko arteak. | |
|
b. | Politikariek dirulaguntzarik eman ezean, arte ona ez litzateke existitu ere egingo. | |
|
c. | Azkenaldian batzuk ausartu dira arte kontuetan egiten diren bidegabekeriak adieraztera. | |
|
d. | Bitartekari, politikari eta kazetarien laguntzarik gabe ez dago benetako artea egiterik. | |
|
|||
5. |
Testuan esaten denaren arabera, zer da egia? | ||
|
a. | Arte garaikideak, zailtasunak gorabehera, lortzen du jendea liluratzea. | |
|
b. | Arte garaikidearen merkatuan balio handiko lan asko dago salgai. | |
|
c. | Berrikuntza gutxi sumatzen da arte garaikideko lanetan. | |
|
d. | Artista on asko ez dira inoiz agertzen komunikabideetan. |
1)c, 2)a, 3)c, 4)c, 5)d