LaguntzaLaguntza Imprimir  Itxi
Bonsai v5.0 aplikazio bat da eta Abies programaren osagarria da Aplikazio honek aukera ematen digu ikastetxeko liburutegiko liburuen katalogoa on-line kontsultatzeko.
Orrialdeak:
Liburuen zerrenda orriak ikusteko botoiak aurkituko dituzu goian, eskuinean, bilaketa barraren azpian:
1) Botoiak sakatu: Lehenengoa, Aurrrekoa x 10, Aurrekoa, Hurrengoa, Hurrengoa x 10, Azkena.
2) Orrialde bakoitzean 10 ale ikusten dira. Ale gehiago edo gutxiago ikusi nahi baduzu, nahi duzun zenbakiaren gainean sakatu: 10, 20, 50 edo 100.
3) Sagua erabili gabe batetik bestera ibili nahi baduzu, erabili <alt>+<tekla> eta <enter> teklak:<A> Aurrekoa, <S> Hurrengoa, <P> Lehenengoa eta <U> Azkena.
Bilaketa: 
1) Idatzi bilatu nahi duzun informazioa dagokion kutxatilan: Titulua, Egilea edo/eta Argitaletxea.
2) Sakatu bilatu botoia edo <enter> tekla.
3) Bilaketaren emaitza bistaratzean, bilaketa zein ataletan egin den ikusiko duzu Iragazkia:... mezuan.
4) Aurkitutako ale zerrendan azpimarratuta ikusiko duzu idatzitako bilaketa irizpidea.
5) Ale guztiak berriro ikusteko, kutxatiletan idatzita dagoen informazioa ezabatu eta "Bilatu" botoia sakatu berriro.
Antolaketa:
1) Zerrendako goiburu baten gainean sakatu (titulua, egilea edo argitaletxea), eta goranzko edo beheranzko antolaketa azalduko da.
Goiburuaren ondoan, goranzko edo beheranzko hirukien bidez, zein antolaketa modu aukeratu duzun azalduko zaizu.
Alearen ezaugarriak:
1) Ale baten tituluaren gainean sakatu.
2) Leihotxo bat irekiko zaizu eta bertan iburuaren informazio nagusia.
Bestelakoak:
Liburutegiko katalogoa noiz eguneratu zen azkeneko aldiz ere ikus dezakezu hasierako orrian.