Jonas mutikoak utzi dio haur txikia izateari.
Ipuin honetan Izeba Pauliren urtebetetzea da. Jonasek opari polit bat dauka
eta gaur bertan eman nahi dio. Amak ezetz erantzuten dio, igandean joango
direla. Jonasek, ordea, gaur nahi. Eta hor abiatuko da, inork ikusi gabe,
izeba Pauliren etxera, salto batean itzultzeko asmoz. Baina ez da hain erraza
salto batean itzultzea. Ez horixe. Agertuko zaizkion autobus gidari, oinezko
zein zakurrak mehatxagarriak irudituko zaizkio.
Ilustrazioek indar handia dute; batzuetan testua gero egina dela dirudi,
marrazkia esplikatzeko. Mikel Valverdek egin ditu aurreko liburuetan bezalaxe. |
||||||||||||||
|
_______________________________