Ahulerio

liburuaren azala

Laburpena:

Aurelio izeneko haurraren istorioa kontatzen du, umorearen bideari helduz. Mutil ahula da Aurelio, horregatik deitzen diote Ahulerio. Gurasoak, medikua, lagunak, denak kezkatuta daude umea makal dagoelako. Ahaleginak egingo dituzte mutikoa suspertzeko; alferrik ordea. Baina azkenean, ezusteko bat medio, Ahulerio Aurelio bihurtuko da berriro.

Hitza da nolabait ipuina gidatzen duena, ardatza. Poesia ukitua ere nabari zaio Ahulerio-ri, «hitzekiko miresmena erne baitago betiere». Bestalde, haur literatura haur nahiz gurasoentzako idazten duela nabarmendu zuen Pello Añorgak. Haur txikiekin hitz egitea beharrezkoa dela uste du: «Letra bakar batek zerura edo infernura eraman gaitzakeela erakutsi behar zaie».

Egilea:
Pello Añorga
Ilustratzailea:
Jokin Mitxelena
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
ISBN:
84-9783-189-6
Prezioa:
5,20 €
R
1913

_______________________________

EIBZ