Aitona maitea

liburuaren azala
Asko ikasi zuen mutikoa

Protagonistak uste du udan gauza asko ikasi dituela. Bere ustez badaki igerian eta tranpolinetik salto egiten, hori idatzi dio aitonari.

Baina hori irudikatzeko egin duen marrazkian arreta apur bat jarriz gero, gauzak bestela joan zaizkiola pentsa daiteke. Baita gurpiltxorik gabeko bizikletan ibiltzen ikasi duela dioenean ere, kopeta esparatrapuz josita agertzen baita marrazkian. Burua bakarrik garbitzen ere ikasi omen du. Baina atetik begira daukan amaren aurpegiak bestelakorik adierazten du. Platerak garbitzen ikusiko dugu gero... eta puskatzen ere bai.

Eta semeak hainbeste ikasi duela ohartuta, aitonarengana joateko gomendatuko dio amak.

Letra larriz idatzita dago, batez ere haurrei irakurketan lehen pausoak ematen laguntzeko.

Egilea:
Elisabet Abeya
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2008
Bilduma:
Sirena
ISBN:
978-84-9783-561-9
Prezioa:
4,75 €
R:
4515

_______________________________

EIBZ