|
Laburpena:
Gaia: handinahia, giza espezieari buruzko metafora.
Felipe Ugalde mexikarrak krokodilo baten istorioa kontatzen digu: krokodiloak
handitzea du ametsa, munduan duen bizitzatik haratago. Giza espeziearen
eta gizabanakoaren metafora bat da, gehien-gehienetan hazi eta bizitzan
geure arrastoa utzi nahi baitugu. Krokodiloaren gisara, zerbait handia
egitera deituak gaude, baina ez dakigu zertara eta nola lortu, eta bide
horretan, gure inguruko guztia suntsitzen dugu.
Astronomo maiek suge baten moduan irudikatzen zuten Esne Bidea; irudi
hori bilakatuz joan zen, krokodiloaren antza zuen kanoa bihurtu arte.
Orion konstelazioari loturik, animalia hau munduaren eta zeruaren arteko
loturaren ikurra da, gizon-emakumeen eta jainkoen arteko loturarena.
"Album irudidunentzako Nazioarteko II. Compostela Saria 2009"
irabazi du. Epaimahaiaren iritziz, “berdin da adina, irakurketa
desberdinak izan bailitzake”, irakurlea haurra izan edo heldua
izan.
|