Jakina denez, Martin eta Xabier bizkiak dira, eta horretaz dihardu liburu honek, hain zuzen ere, bizkien bizipenei buruz. Bizkiei buruzko topiko eta uste, oker edo zuzen, asko argituko dizkigute, izan ere, hala diote beraiek, psikologiak irakasten digun lehenengo gauza da pertsona normalik ez dagoela, denok garela anormalak, alegia, denok garela besteen aldean berezi egiten gaituzten ezaugarrien jabe. Eta liburu honen protagonistak ere halaxe dira: berdinak izateagatik ezberdinak. Bizkiak dira eta horrek abantaila asko ematen dizkie, baina baita makina bat arazo ekarri ere: buruhaundi batek zer garun txikia gorde dezakeen ezagutuko dute klaseko matoiaren eskutik, eta, batez ere, maitemintzea zein arriskutsua den ikasiko dute, askotan maitasuna bilatzen hasi eta gorrotoa topatzen baita. |
||||||||||||||
|
_______________________________