|
DBH
2. maila
Laburpena:
Asier Buruhandiaga da liburu honen protagonista eta narratzailea. Lehen
kapituluan ematen du kontatuko duenaren berri: bere lagun-taldearekin,
Izurritsuen bandarekin, Arroxa arrebari gelakide batzuen jazarpenetik
libratzen lagunduko dio.
Liburuan azpimarratzekoak:
• Jazarpenaren gaia: Arroxari jazarpena egiten diote hiru gelakidek,
gizen egotearen aitzakia hartuta.
• Hizkera:
1. Asierrek, abizenaren eraginez, goitizenak jartzeko ohitura du. Ia ez
dago gaitzizenik gabeko inor, gainera, bat baino gehiago jartzen dizkio
bakoitzari.
2. Lagun arteko hizkera lantzeko erabilgarria izan daiteke.
Zazpi ataleko liburu laburra, arina eta umoretsua da. Azken atalean liburu
gehiagotarako bidea zabalik uzten du.
Di-da batean irakurtzeko modukoa da.
|