Atxiki sekretua

liburuaren azala
Ahoz aho transmititu diren kontakizunak: mitoen inguruko ipuinak, kontu zaharrak, Akelarreak, Inkisizio garaiak, sorginen akabera... eta kantu zoragarrien bilduma jaso ondoren forma emateko modua, istorio batean txertatzea erabaki zuen Patxi Zubizarretak.

Liburua atalka irakurri daiteke edo baita segidan ere, ipuin luze bat balitz bezala. Sorgin istorioa bat edo sorgin istorioak ditu irakurleak aukeran. Sorginei buruzko istoria eta antologia gisako honetan ikusmin zabala eskaini nahi izan zaio irakurleari.

11 urtetik gorako ikasleak mitologiaren mundura hurbiltzeko liburu aproposa ematen du.
Egilea:
Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea:
Elena Odriozola
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
Bilduma:
Dona dona
ISBN:
978-84-9783-170-5
Prezioa:
23,30 €
R:
1196

_______________________________

EIBZ