Babelgo txotxongilolaria

liburuaren azala

DBH 2. zikloa

Laburpena: Bi istorio aldiro alderaturik datoz liburu honetan: bata Jose magoarena eta Toherarena; bestea, Babelgo dorrearen eraikitzearena. Bi istorio nagusi hauen barnean beste hainbat istorio ere agertzen dira. Horregatik zaila suerta daiteke bi istorio nagusiak jarraitzea.

Ez da istorio atsegina irakurtzeko, egungo mundu globalizatuaren uniformetasunaren kontrako aldarria baita, eta, beraz, egoera gatazkatsuak ditu gertaleku. Finean, liburuak irakurleari lana ematen dio, irakurtzen ohituak daudenentzat egokia. Hala ere, istorioaren konplexutasunak lana eskatzea ona da.

Hizkuntza maila zuzena eta egokia erabiltzen du. Hikaz hitz egiten dute batzuetan.

Egilea:
Jansain & Marrero
Itzultzailea:
Karlos Zabala
Ilustratzailea:
Pablo Zerda
Argitaletxea:
Saure
Urtea:
2007
Bilduma:
Compadre
ISBN:
978-84-95225-70-2
Prezioa:
16 €
R:
4539

_______________________________

EIBZ