Barre algarak infernutik

Nobela beltza

16 urtetik aurrera

Laburpena:

Itxuraz aberatsak eta gizartearen aurrean eredutzat har daitezkeen pertsonaiak agertzen dira nobela honetan. Beren bizitzetan sekretuak dauzkate, eta, sekretu horietan, sagar ikusgarri baina barrutik ustelaren irudiarekin topo egiten dugu. Halakoxea da erakusten duen mundua.

Argumentua Euskal Herrian kokatzen dela kontuan hartuta, askoz apalagoak dira aberastasunaren marka horiek; kasu honetan bidaia agentzia baten jabea eta honen seme-alabak.

Edozein biziotarako joera (drogak, sexua…) aurkezten duten pertsonaiak ikusi ahal ditugu nobelan, diruak ematen duen babesaren atzean arazoa lehertzen ez den bitartean gorde daitezkeenak.

Gustura irakurtzen den nobela entretenigarri horietakoa da, denbora pasarako liburu interesgarria.

Egilea:
Migel A. Mintegi
Ilustratzailea:
Aritz Albaizar
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2009
Bilduma:
Poltsiko.e
ISBN:
978-84-9746-544-1
Prezioa:
10 €
R:
5918

_______________________________

EIBZ