|
Zortzi idazlek idatzi dituzte liburu
honetako ipuin, poema eta bestelako hizkuntz jolasak.
Tradizioa oinarri hartuta, idazle bakoitzak lan berri bat baino gehiago
idatzi du libururako, eta guztira 53 obra labur jasotzen ditu Begira-begira-k.
Ipuin laburrak dira guztiak eta poesiak eta hitz-jokoak tartekaturik daude
ipuinen artean. Egitura hau oso aproposa izango zaie gurasoei gauero lokartu
aurretik gure ahozko tradizioaren zati txiki batekin goxo-goxo gozatzeko
aukera izango dute haurrek zein helduek.
|